143. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

XABIER

Udako igerilekuen 2020ko prezioak. Hasierako onespena

Xabierko Udalak, 2020ko maiatzaren 29an egin osoko bilkuran, onetsi zituen udal igerilekuetako kirol eskaintzaren prezioak, 2020ko udararako.

Jendaurrean egonen dira gutxienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko dira aipatu 2020rako tasak.

Xabierren, 2020ko ekainaren 2an.–Alkatea, Laura Guindano Taínta.

Iragarkiaren kodea: L2006316