143. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LODOSA

Deialdia, erdi mailako teknikari izateko lanpostu bat, B mailakoa, barne igoera murriztuan betetzeko. Onartuen behin betiko zerrenda eta oposizioaldiaren hasiera

Alkatetzaren ekainaren 18ko 41/2020 Dekretuaren bitartez, honako hau xedatzen da:

Zuzenean onestea onartuen behin betiko zerrenda, ez baita inor baztertu Lodosako Udaleko erdi mailako teknikari izateko lanpostu bat, B mailakoa, oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuan, plantillan lanposturik gehitu gabe betetzeko deialdian, 2020ko 41. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 28an, argitaratutako hartan.

Onartua:

RAQUEL MARTÍNEZ JIMÉNEZ

Baztertuak: inor ez.

Lodosako Udaleko erdi mailako teknikari izateko lanpostu bat, B mailakoa, oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuan, plantillan lanposturik gehitu gabe betetzeko deialdi hori 2020ko uztailaren 24an, ostiralarekin hasiko da. Egun horretan oposizioaldiko ariketak eginen dira hamarretan, Herriko Etxean.

Lodosan, 2020ko ekainaren 22an.–Alkatea, Pablo Azcona Molinet.

Iragarkiaren kodea: L2006466