143. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

39/2020 EBAZPENA, ekainaren 5ekoa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, honako proiektu honi dagozkion okupatu aurreko aktak egiten dituena: “Aireko linea, 13,2 kV-ekoa, ‘Carcar-Lerin’ erdi tentsioko aireko lineako 200. euskarria eta ‘Carcar-Lerin 2’ erdi tentsioko aireko lineako 38. euskarria lotzen dituena Lerinen (Nafarroa)” (SAT10969 esp.).

Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 6ko 105/2019 Ebazpenaren bidez, honako proiektu hau onetsi zen, baimen administratiboa eman zitzaion, eta, zehazki, haren onura publikoa deklaratu zen: “Aireko linea, 13,2 kV-ekoa, “Carcar-Lerin” erdi tentsioko aireko lineako 200. euskarria eta “Carcar-Lerin 2” erdi tentsioko aireko lineako 38. euskarria lotzen dituena Lerinen (Nafarroa)”.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak martxoaren 13an emandako 106/2020 Ebazpenaren bidez, proiektu horri dagozkion okupatu aurreko aktak egitea onetsi zen 2020ko maiatzaren 12rako eta 13rako.

Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez alarma-egoera deklaratu zen COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko. Gerora, martxoaren 27ko 476/2020 Errege Dekretuak eta apirilaren 10eko 487/2020 Errege Dekretuak alarma-egoera hori luzatu zuten.

Horrenbestez, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak apirilaren 24an emandako 28/2020 Ebazpenaren bidez, aurreikusitako aktak egitea etetea agindu zen.

Alarma-egoera luzatzen duen maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretuaren 9. artikuluak, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren babesean etendako epe administratiboei buruzkoak, ezartzen duenarekin bat, eta 2020ko ekainaren 1etik aitzina ondorioak izanda, berriro ere aurrera eginen du etendako epeen kontaketak, edo berriz hasiko da, horrela aurreikusi badu lege-mailako arau batek, alarma-egoeran eta haren luzapenetan onetsitako batek.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Leringo alkateari edo hark eskuordetzen duen zinegotziari dei egitea, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak egitera ager daitezen, Leringo udaletxean, 2020ko uztailaren 21ean eta 22an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Leringo herriko etxeko iragarki-taulan argitaratzea.

Iruñean, 2020ko ekainaren 5ean.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

ERANSKINA

Okupatu aurreko aktak egitea

HITZORDUA

TITULARRAK (BANAKAKO JAKINARAZPENA EGITEA ZAILA/EZINEZKOA IZAN DA)

FINKA, P/A

POLIGONOA

LURZATIA

UDAL-MUGARTEA

Aktak egiteko tokia: Leringo Udala

Eguna: 2020ko uztailaren 21a

12:20

Esteban Bueno San Juanen jaraunsleak

Lucio Bueno San Juanen jaraunsleak

Felisa Bueno San Juanen jaraunsleak

104

4

113

Lerin

HITZORDUA

TITULARRAK (BANAKAKO JAKINARAZPENA EGITEA ZAILA/EZINEZKOA IZAN DA)

FINKA, P/A

POLIGONOA

LURZATIA

UDAL-MUGARTEA

Aktak egiteko tokia: Leringo Udala

Eguna: 2020ko uztailaren 22a

11:30

Cristina Aramendia Villanueva

Margarita Aramendia Villanueva

2

3

1134

Lerin

12:15

José Ángel Osa Aldabaldetrecu

34

2

243

Lerin

12:15

M.ª Ángeles Corcuera Larrearen jaraunsleak

82

4

312

Lerin

Iragarkiaren kodea: F2005584