143. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1406/2020 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena honako deialdi honetan: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradunen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 3ko 306/2020 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradunen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Ebazpen hori 2020ko 41. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 28koan.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik eta izangai bat ere baztertu ez denez, Lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikuluko 4. atalean eta deialdiaren 5. oinarrian xedatutakoari jarraituz, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda –eranskin gisa agertzen dena– onestea: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradunen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

2. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, alarma-egoeraren deklarazioa bukatu eta hurrengo egun baliodunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan eta COVID-19ari aurre egiteko premiazko neurri osagarriak onesten dituen martxoaren 31ko 11/2020 Errege Lege-dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoarekin, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko ekainaren 8an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

ERANSKINA
LIBURUTEGIKO ARDURADUNEN LEKUALDATZE LEHIAKETA

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

–Onartuak:

ARAGONES ESTELLA, ESPERANZA

AZPIROZ IRIBAS, PABLO JESUS

BARIAIN AYAPE, BLANCA ESTHER

BLANCO LAFUENTE, EVA

CANTERO SAIZ, BEATRIZ

COMAS AMADOR, MARIA JOSE

DE ANTONIO GURUCEAGA, VIRGINIA

DIAZ GONZALEZ, ALICIA

DIEZ AJONA, MARIA ASUNCION

FERNANDEZ BORTIRI, MIGUEL RAMON

GARCIA CAMARA, JUAN MANUEL

GUERRERO ASPURZ, MARIA CARMEN

IBAÑEZ AGUIRRE, MARIA AMAIA

IBAÑEZ OTAZU, DIANA

IRULEGUI CASI, LAURA

ISO IRIBARREN, RAFAEL

JIMENEZ ATIENZA, AMALIA

JIMENEZ BLANCO, RUT

LACALLE USTARROZ, BEATRIZ

LOPEZ CASTILLEJO, PATRICIA

LUCAS MODREGO, LUIS

MALDONADO BARAHONA, SUSANA

MARTINEZ MANZARBEITIA, MARIA EUGENIA

MICHELENA ORDOQUI, LUIS

MORACHO PEREZ, NURIA

MORENTIN ARANA, OLGA

MORIONES GARCIA, MARTA

OBEJERO ARNAIZ, SANDRA

PERALES MORENO, GLORIA MARIA

PRO RUBIO, ANA ISABEL

RIUS SALETA, MARIA CARMEN

RODRIGO ERREA, ITZIAR

RUIZ TIEBAS, MARIA INES

SAENZ-URTURI IRUJO, MARIA ESTIBALIZ

SALAVERRI BEUNZA, EDURNE

SAN MARTIN CASI, ROBERTO

SANCHA GONZALEZ, ELENA CARMEN

SANCHO CASAS, ANA CARMEN

SANZ SANZ DE ACEDO, ROSA

SUSO ESPADAS, IÑAKI

UNZUE GARDE, MARIA CRISTINA

VELASCO GARRO, MARGARITA

ZARATIEGUI ZABALZA, MARIA ROSA

ZUZA VINIEGRA, MIGUEL ANGEL

–Baztertuak: inor ere ez.

Iragarkiaren kodea: F2005942