142. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

196/2020 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena II. eta III. eranskinak aldatzea maiatzaren 27ko 161/2020 Ebazpenean. Haren bidez onetsi zen Skolae programa orokortzeko fasea, 2020-2021 ikasturtekoa.

Onetsi ondoan maiatzaren 27ko 161/2020 Ebazpena, zeinaren bidez onesten baita Skolae programa orokortzeko fasea, 2020-2021 ikasturtekoa, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak, 2020ko ekainaren 10ean eginiko txosten batean, proposatu du hura aldatzea, II. eta III. eranskinetan eginiko akatsak zuzentzeko. Lehenbizikoan, bi ikastetxe pribatu itundu falta dira; bigarrenean, berriz, Erriberriko “Príncipe de Viana” Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoko D eredua falta da.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. II. eta III. eranskinak aldatzea maiatzaren 27ko 161/2020 Ebazpenean. Haren bidez onetsi zen Skolae programa orokortzeko fasea, 2020-2021 ikasturtekoa. Honela aldatuko dira:

1. Ikastetxe itundu hauek gehituko dira, 2020-2021 ikasturtean Skolae programan sar daitezen:

II. ERANSKINA

Skolae programan 2020-2021 ikasturtean parte hartzeko izendatutako haur eta lehen hezkuntzako ikastetxeak

25

San Fermin ikastola

Haur Hezkuntza

Lehen Hezkuntza

Bigarren Hezkuntza

Zizur Txikia

Itundua

26

Santa María la Real ikastetxe itundua

Haur Hezkuntza

Lehen Hezkuntza

Bigarren Hezkuntza

Sarriguren

Itundua

2. Aldatzea hizkuntza ereduen zehaztapena Erriberriko “Príncipe de Viana” Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoan, Haur eta Lehen Hezkuntzako etapetan, hizkuntza eredu guztiak sartzeko:

III. ERANSKINA

Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak, Skolae programaren ezarpena 2020-2021 ikasturtean osatuko dutenak

2019-2020 IKASTURTEAN SKOLAE PROGRAMAN SARTZEN DIREN IKASTETXEAK

55

Erriberri P. de Viana HLHIP

Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza

Erriberri

D-A-G-PAI

Publikoa

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Zuzendaritza Nagusira, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta ebazpen honetan ageri diren ikastetxeetara. Ebazpenak ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazten denetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2020ko ekainaren 17an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2006178