142. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

161/2020 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena SKOLAE programaren irismena eta baldintzak ordeztea, eta onesten duena SKOLAE programa orokortzeko fasea, 2020-2021 ikasturtekoa. SKOLAE programa Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 10eko 418/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

SKOLAE programak Nafarroako hezkuntza-sistemari beharrezko baliabideak ematea proposatu du, ikastetxeak hezkidetzako ikastetxe bihurtzeko.

Estatuan eta Foru Komunitatean, aholku eta betekizunak biltzen dituzten arau, plan eta bestelako elementu estrategiko ugarik premiatzen dituzte Hezkuntza Departamentua, ikastetxeak eta, oro har, hezkuntza-komunitatea modu aktiboan lan egitera hezkidetzako ikastetxe eredu bat lortzeko.

–Abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoa, genero indarkeriaren aurka babes integrala emateko neurriei buruzkoa.

–Maiatzaren 3ko 2 2/2006 Lege Organikoa, Hezkuntzari buruzkoa.

–3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarriari buruzkoa.

–14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, emakumeen kontrako indarkeriari aurre egitekoa.

–103/2016 Foru Dekretua, azaroaren 16koa, zeinaren bidez ezartzen baita sexu- eta ugalketa-osasunaren arloko prestazio sanitarioen antolamendua.

–8/2017 Foru Legea, ekainaren 19koa, LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzkoa.

–7/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzkoa.

SKOLAE programaren orokortzea 418/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen. Geroago, 457/2019 Ebazpenaren bidez, SKOLAE programaren irismena eta baldintzak ordeztea onetsi zen.

2017-2018 ikasturtean SKOLAE programaren pilotajea egin zen, prestakuntza eta jarraipen plan bat abian jarriz 16 ikastetxetako irakasle taldeentzat; Nafarroako hezkuntza sistemaren etapa guztiak zeuden ordezkatuta.

Pilotaje prozesu horretan identifikatutako aldaketak eta hobekuntzak sartu ondoren, hiru urteko aldia aurreikusi zen SKOLAE programa orokortzeko. Orokortzeko proposamen horrek funts publikoekin eutsitako Nafarroako ikastetxe guztiak inplikatzen zituen, eta orokortze mailakatua planteatzen zuen, ikastetxeei horretarako beharrezko prestakuntza, jarraipena eta laguntza bermatu ahal izateko.

418/2018 Ebazpenak eta 457/2019 Ebazpenak ezarri zuten, hurrenez hurren, SKOLAE programa ezartzeko esparrua eta 2018-2019 eta 2019-2020 ikasturteetan sartu behar ziren ikastetxeen zerrenda.

Hiru ikasturte horietan, 2017tik 2020ra bitartean, prestakuntza egin duten irakasleek SKOLAE programa egiaztatu dute, baliabideak eskuratzeko eta hezkidetzaren ikuspegia ikasgelaren kudeaketan, programazioetan eta ikastetxearen kudeaketan txertatzeko.

Orain arte etapa eta titulartasun desberdinetako 193 ikastetxek parte hartu dute (16, 93 eta 84, ikasturte bakoitzeko). 450, 1.257 et 1.926 irakaslek, hurrenez hurren, gainditu dute edo bukatzen ari dira prestakuntza prozesua. Hori horrela, berresten da planteamenduak bide ematen duela eraldaketa prozesu hau hasi eta sakontzeko, ikasleek gara dezaten berdintasunean bizitzen ikasteko gaitasuna.

Aldi berean, 174 ikastetxetan talde bultzatzaileak berariaz osatu dira diagnostikoa egiteko eta ikastetxeko hezkidetza-kudeaketa ezarriko duen Identitate Hezkidearen Plana egiteko.

Prozesuaren ebaluazioari dagokionez, eta hezkidetzaren ikuspegiko ikastetxeetan autonomia eta finkapena kontuan hartuta, orain proposatzen da ikastetxe-kopuru bat sartzea, orain arte sartu diren eta sartu berri diren ikastetxe guztien artean laguntza, jarraipen, ebaluazio eta esperientzia-trukerako egiturari eusteko.

Horregatik, hurrengo ikasturtean Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak sartzea proposatzen da. Ikastetxe guztiek (bai sartu berri direnek, bai aurreko ikasturteetan sartutakoek) SKOLAE programa garatuko dute 2020-2021 ikasturtean, I. eranskinean jasotako modu eta baldintzetan. II. eta III. eranskinetan, berriz, sartuta daude, hurrenez hurren, sartuko diren ikastetxe berriak eta ikasturte honetan prestakuntza eta hezkidetza-kudeaketa osatu eta sakondu beharko duten ikastetxeak.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea SKOLAE programaren irismena eta baldintzak ordeztea 2020-2021 ikasturterako, I. eranskinean azaltzen denaren arabera, eta aldaketa hori bermatzeko behar diren jarduketak abian jartzea.

2. SKOLAE programan 2020-2021 ikasturtean parte hartzen hasteko aukeratu diren ikastetxeen zerrenda onestea. II. eranskinean dago.

3. Onestea III. eranskineko zerrenda, biltzen dituena 2017-2018, 2018-2019 eta 2019-2020 ikasturteetan sartu eta ikasturte honetan honako hau osatu beharko duten ikastetxeak, oraindik ez badute egin: irakasle guztien prestakuntza, ikasle guztientzako irakaskuntza-ikaskuntza proposamenak eta ikastetxearen Identitate Hezkidearen Plana.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

5. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Zuzendaritza Nagusira, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta ebazpen honen II. eta III. eranskinetan ageri diren ikastetxeetara. Ebazpenak ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazten denetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 27n.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

I. ERANSKINA

SKOLAE programa

1. Sarrera.

2. Ikaskuntzaren helburuak.

3. Parte hartzea.

4. Konpromisoak.

5. Prestakuntza plana

6. Ikastetxeetan hezkidetza txertatzea.

7. Nahitaezkotasunaren baldintzak.

1.–Sarrera.

SKOLAE programak Nafarroako hezkuntza-sistemari beharrezko baliabideak ematea proposatu du, ikastetxeak hezkidetzako ikastetxe bihurtzeko.

SKOLAE programa sortu da akonpainamendua emateko Nafarroako hezkuntza sistemako unibertsitatez kanpoko etapa guztietako ikastetxeei eta irakasleei prestakuntza prozesu bat ezarri eta abian jar dezaten, berdintasunean bizitzen ikasteko gaitasun sozial eta zibikoa eskuratzeko helburuarekin.

SKOLAE programak ikastetxeko eta gelako hezkidetza-kudeaketa azpimarratzen du, pertsonen eta taldeen esperientziak txertatuz gelan, curriculumean eta metodologian, bai eta hezkidetzako ikastetxe bat osatzen duten elementu guztietan ere.

Programa honek ikastetxe baten hezkidetza-eraldaketari buruzko erreferentzia esparrua eta helburuak garatzen ditu. Lau ardatz edo ibilbide nagusi ematen ditu, ikasleak gaitasun batzuk bereganatzen joateko, norberaren bizitza-proiektua aukeratu, eraiki eta bizitzeko gaitasunak hain zuzen ere, ezagutzatik eta askatasunetik, eta nork bere etorkizuna erabakitzeko gaitasuna ere, genero baldintzatzailerik gabe, berdintasun ezak identifikatzen, haien kontra egiten eta bere kulturan, erlijioan, gizarte-klasean, egoera funtzionalean eta kezka pertsonalen arloan berdintasunerako eskubideaz baliatzen ikas dezaten.

Mailaz mailako aplikazioaren bidez, bai gelan bai ikastetxearen kudeaketa eta proiektu pedagogikoa bideratzen dituzten elementuetan, ikasleek berdintasunean bizitzeko gaitasuna garatuko dute, hau da, berdintasunarekiko konpromisoa gauzatu eta azalduko dute, jokabide eta eredu berriak ikusaraziko dituzte emakumeenganako indarkeriarik gabeko kultura berdintzailea sortzen laguntzeko, eta argi eta irmo erantzunen dute diskriminazioa, indarkeria eta genero desberdintasunen aurrean.

SKOLAE giltzarria da Nafarroako hezkuntza sistemako ikastetxeen eraldaketa globalean, irakasleen lanean txertatuta eta ikusgai egonen dena, aldaketa sakon eta iraunkorren berme.

Behin pilotaje fasea bukatuta, 2018-2019 ikasturtetik aurrera orokortze prozesua hasi zen. Prozesu horrek era mailakatuan jarraituko du, ikasturtez ikasturte ikastetxe kopuru zehatz bat sartuz, unibertsitate mailakoak ez diren funts publikoekin eutsitako Nafarroako ikastetxe guztiek izan ditzaten gelaren eta ikastetxearen kudeaketan hezkidetza aplikatzeko gaitasuna duten irakasleak.

SKOLAEk ikastetxeei eskura jartzen die biurteko prestakuntza plan bat. Plan horrek biltzen ditu orientabide didaktikoak eta laguntzako materialak etapa guztietarako, diagnostikoa eta Identitate Hezkidearen Plana egiteko prozedura, eta jarraipena (presentziala eta online) SKOLAE ikastetxeen sareen egituraren bidez.

2.–Ikaskuntzaren helburuak.

SKOLAEk irakasteko gaitasunak hobetu nahi ditu, ikasleei lagun diezaieten “Berdintasunean bizitzen ikasteko” gaitasuna garatzen. Ikaskuntza hori mamitzen da zenbait helbururen inguruan, zeinak lortuko baitira berariazko proposamen planifikatu eta esplizituen bidez, ikastetxearen testuinguru zabalean: curriculuma, ikastetxea eta ingurua.

Helburuak aurkezten dira ikastetxearen bi antolaketa mailetarako: gelarako eta ikastetxea egituratzen duten elementuetarako, hain zuzen. Helburuen bidez proposatzen da curriculumaren hezkidetzako ikuspegiaren alde egitea curriculumeko edukietan eta beste elementu batzuetan, bai eta ere berean berdintasunean bizitzen ikasteko hezten eta kultura sortzen duten beste elementu batzuetan ere.

I.–Ikastetxeko kulturaren helburuak:

–Identifikatzea ikasleei berdintasunean bizitzen ikasteko laguntzen dieten elementuak, gelatik kanpo eta ikastetxean bertan ikasteko egoerak eta esperientziak sortzen dituzten elementuen artean.

–Diagnostiko bat egitea, informazioa biltzeko eta behaketa egiteko metodologia desberdinak erabiliz, hezkidetzako hobekuntza proposamenak egiteko erabilgarriak diren adierazleak eta ondorioak lortzeko.

–Irakasle guztiek parte hartzea diagnostikoa egiteko eta hobekuntzako proposamenak planifikatzeko prozesu horretan, sentsibilizazioaren eta prestakuntzaren alde eginez.

–Engaiatzea koordinazio pedagogikorako egiturak, ikastetxearen identitate pedagogikoari eragiten dioten erabakien arduradun izan daitezen.

–Identitate Hezkidearen Plana ikasturte bakoitzerako idaztea, beharrezkoak diren hobekuntzak ebaluatzeko eta proposatzeko konpromisoarekin.

–Ikastetxeko prestakuntza planean prestakuntza sartzea, ikastetxea hobetzeko eta eraldatzeko funtsezko elementu gisa.

–Identitate Hezkidearen Plana UPOan eta memorietan sartzea, beste hobekuntza plan batzuekin integratuta, lotuta eta harremanduta.

II.–Lau ardatzen helburuak:

Hiru esparru desberdinetan antolatzen dira: pertsonen, harremanen eta testuinguruaren esparruak. Horrela, kontuan hartzen dira testuinguru sozial eta kultural batean harremanetan sartzen den pertsona indibidualaren dimentsio guztiak.

Ardatzen ikaskuntza helburuak:

–1. ARDATZA.

Kritika eta ardura berdintasun-eza dela eta.

1.1. Pertsonen esparrua:

  • Berdintasun-ezaren inguruko pentsamolde kritikoa sustatzea
  • ikasleengan, generoari dagokionez, azterketa-gakoak ekarriz berdintasun ezaren kausak identifikatze aldera.
  • Ikasleek bizitza-proiektu propioaren garapena mugatzen duten genero-mandatuak identifika ditzatela sustatzea.
  • Nor bere aldaketa pertsonalaren egilea delako eta identitate berdinzale propioa (feminitate eta maskulinitate hegemoniko diskriminatzaileez harago) garatzen ahal duelako kontzientzia hartzea.

1.2. Harremanen esparrua:

  • Jasotako zaintzak emateko egin beharreko lanak identifikatzea, baita pertsona bakoitzak haietan jokatzen ahal duen papera ere.
  • Harremanetan erantzunkidetasuna sustatzea (elkarrekiko zaintzetan eta autonomian oinarritu behar lukete harremanok).
  • Ikasleen arteko harremanetan –nesken artekoetan, neska-mutilen artekoetan nahiz mutilen artekoetan– genero-lerratzeak aztertzea, eta indarkeriarik gabeko eredu eta harreman berdinzaleak sustatzea.

1.3. Testuinguruaren esparrua:

  • Esparru guztietan emakumeen presentzia ikusgai jartzea eta emakumeek emandako zaintzen balioa ikusarazi eta aitortzea, zein hainbat alorretan (zientzia, kirola, asmakizunak, literatura...) nabarmendutako emakumeak ezagutaraztea, baita emakume borrokalariak eta berdintasunarekin konprometituak ere.
  • Feminismoaren eta mugimendu sufragistaren historia, gaur egungo mugimendu feministak eta berdintasun-politiken sustapenean duten eragina ezagutzea. Genero-rol eta -estereotipoak hausten dituzten gizon-emakumeak baloratzea.
  • Emakumeen kontrako diskriminazio edo indarkeria egoeretan aktibo izateak duen garrantziaz jabetzea.

–2. ARDATZA.

Autonomia eta independentzia pertsonala.

2.1. Pertsonen esparrua:

  • Mota guztietako zaintza-lanak baloratzen eta egiten ikastea, bai nork bere burua zaintzekoak, bai gainerako pertsonak zaintzekoak, zaintzaren alderdi soziala ahaztu gabe, ez eta konponbiderako baldintzetako bat alderdi hori dela.
  • Aitortzea zer garrantzitsua den zaintza-lanak eta enplegua orekatzea bizitza-proiektu berdinzaleago bat garatze aldera.
  • Ikasleei genero-lerratzerik gabeko orientabide akademiko profesionala ematea hezkuntza-ibilbide osoan zehar.

2.2. Harremanen esparrua:

  • Jasotako zaintza-lanen balioa aitortzea, baita haiek eman dizkiguten pertsonena ere.
  • Erantzunkidetasunaren kultura bat sustatzea harremanetan, denborak eta lanak modu bidezkoan banatuta.
  • Ikasleen artean lanak eta rolak banatzea, genero-lerratzerik gabe, lantaldetan ari daitezen.

2.3. Testuinguruaren esparrua:

  • Hausnarketa eginaraztea gaur egungo eredu ekonomikoaz eta pertsona guztien beharrak eta zaintzak asetzearekin duen loturaz.
  • Erreferenteak ematea ikasleei, jarrera berdinzaleak dituzten emakume eta gizonenak.
  • Generoaren arloko berdintasun-eza aztertzea zaintza-lanetan eta lan-eremuan, eta ikasleek generoaren gainean dituzten ezagutzak handitzea (lanaren sexu-banaketa, soldata-arrakala, segregazio horizontala zein bertikala, sexu-jazarpena eta jazarpena sexu-arrazoiengatik...).

–3. ARDATZA.

Lidergoa, ahalduntzea eta partaidetza soziala.

3.1. Pertsonen esparrua:

  • Ikasleek beren lidergo-gaitasuna ezagutzea sustatzea, erabili ahal izan dezaten.
  • Nesken autokonfiantza eta ahalduntze pertsonala sustatzea, hainbat lidergo-desafio nork bere gain hartzeko, modu arrakastatsuan gaindituz gero, konfiantza hori indartu eta elika dezaten eta erronka berriei aurre egiteko aukera gehiago izan ditzaten.
  • Berdintasunik gabeko egoerak ezagutzea eta jakitea boterearen banaketa noiz den berdintasunik gabekoa, eta pertsona bakoitzaren lidergo gaitasuna aktibatzea, horiek ikusarazi, ezbaian jarri eta aldatzeko.

3.2. Harremanen esparrua:

  • Autokontzientzia eta pertsona bakoitzak gainerakoengan duen eragina ulertzeko behar den ezagutza garatzea, errespetua, ulermena eta tolerantzia azalduz elkarlanean.
  • Autonomiarekin eta hainbat taldetan egokitzeko gaitasunarekin lan egitea, taldearen premien eta lanaren helburuen arabera rol desberdinak hartuz. Norberaren eta besteen lidergoa gauzatu eta onartzea, eta lidergorako molde desberdinak ebaluatzea eta horietatik ikastea.
  • Lidergoaren erabileran dagoen berdintasun-eza aztertzea, eta horretaz askatasunez hitz egitea, bizi izandako eta ikusitako berdintasun-ezari eta bidegabekeriei izena jarriz.

3.3. Testuinguruaren esparrua:

  • Zereginera egokituta/sintonizatuta dagoen eta testuinguruarekiko sentikorra den lidergoa onartzea eta praktikatzea.
  • Partaidetza-ikerketaren trebetasunak garatzea: gaiak eta informazio garrantzitsua identifikatzea, datu-bilketa, analisia, emaitzak jakinaraztea, etab.
  • Talde-lan orekatua eta inklusiboa praktikan jartzea, abian jarritako ikerketa-proiektu komunitarioak egikaritzean: talde bat osatzeko, erabakiak hartzeko, proiektuak kudeatzeko, erkidegoaren lotura-lanak egiteko, proiektu pilotuak egiteko, emaitzak aurkeztu eta zabaltzeko eta abar, ikasle guztiek egiteko moduan.

–4. ARDATZA.

Sexualitatea eta tratu ona.

4.1. Pertsonen esparrua:

  • Gorputza ezagutzea eta haren hazkuntzaren kontzientzia hartzea, desberdintasunak onartuz, gorputz-ongizatearen ohiturak hartuz eta gorputza sentsazio-, erlazio-, komunikazio-, gogobetetasun- eta plazer-iturri dela onartuz.
  • Nork bere burua neska edo mutil gisa aitortzea, bere sexu-nortasuna modu positiboan onartuz, genero-elementu diskriminatzailerik gabe eta, gustuei dagokienez, geure burua emakume eta gizonezko gisa adierazteko modu desberdinak ulertzen lagunduz, batzuetan zaletasun, lehentasun eta nolakotasun berdinak eta beste batzuetan desberdinak izaten ahal baititugu, baina gure nortasuna galdu gabe.
  • Sexualitatearen ugalketa-alderdia ezagutzea, hura kudeatzeko tresnak eta trebetasunak jarriz eta ama edo aita izateko erabaki arduratsua ahalbidetuz.

4.2. Harremanen esparrua:

  • Inguruneko pertsona esanguratsuekin lotura afektiboak ezartzea, konfiantza, segurtasuna eta sentimendu zein ideiak adieraztea ezaugarritzat dituztenak.
  • Errespetuan eta hazkunde pertsonalean oinarritutako bikoteen arteko harremanak ahalbidetzea eta indartzea.
  • Tresnak eta trebetasunak ematea gure harremanetan tratu txarrak identifikatzeko, gure harremanetan abusuzko portaerei mugak jartzeko eta eraso sexista edo sexual bat dela-eta erantzun egokia emateko.
  • Norberaren ideiak, sentimenduak, afektuak eta desirak adierazten laguntzen duten gaitasunak garatzea; gainerako pertsonak ulertzea, errespetatzea, onartzea eta arbuiatzea; bizipen afektibo-sexual positiboak, arduratsuak eta osasuntsuak izatea.

4.3. Testuinguruaren esparrua:

  • Berdintasunean, errespetuan eta erantzukizunean oinarritutako funtsezko bizikidetza-irizpideak ezagutzea eta erabiltzea.
  • Tresnak eta trebetasunak ematea honako hauei buruz azterketa kritikoak egiteko: edertasun-ereduak, ingurune hurbileko pertsonen artean ezartzen diren harremanak, sexua merkaturatzea eta sexu indarkeria.
  • Identitate maskulino eta femeninoen aniztasun handia, familiako bizikidetza-eredu desberdinak, eta amatasunarekin eta aitatasunarekin zerikusia duten prozesuetako aniztasun handia aitortzea.

3.–Parte hartzea.

Ikasturte bakoitzean, Hezkuntza Departamentuak aurreikuspena ezarriko du programan sar daitezkeen ikastetxeen kopuruaz (03 urtekoak, Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzakoak, LHkoak).

Hezkuntza Departamentuak, parte hartuko duten ikastetxeak aukeratzeko orduan, pilotajean eta ondorengo ikasturteetan bildutako esperientzian oinarritutako irizpideak erabiliko ditu. Ikastetxeek sartzen jarraituko dute, bermatuta egon daitezen akonpainamendua, jarraipena eta prozesuaren ebaluazioa.

Urtero onetsiko da parte hartuko duten ikastetxeen zerrenda, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.

Ikastetxeek berariazko dinamika dute, irakasleen mugikortasuna beti bertan egonen den elementua baita, eta horregatik ikastetxeek konpromisoa hartzen dute beren irakasleak ikasturte bakoitzean prestatzeko. Hori dela eta, irakasleek zenbait prestakuntza maila izanen dituzte eskura, berma dadin ikasle talde guztiek proposatzen diren edukiak lantzen dituztela eta hezkidetzako ikastetxearen kulturan parte hartzen dutela.

Berdintasunaren eta Bizikidetzaren Atalak, Berdintasunaren Bulegoaren bidez, ikastetxe horien eskura jarriko ditu beharrezkoak diren laguntza eta jarraipena; programaren moldaketa eta aplikazioa, haien ezaugarriak direla-eta hala behar duten ikastetxeetan; material berrien egokitzapena; eta ekintzen koordinazioa hezkuntza komunitateekin.

4.–Konpromisoak.

Programan parte hartzen duten ikastetxe guztiek beren konpromisoa berretsi, eta Berdintasunaren eta Bizikidetzaren Atalera igorri beharko dute ikasturtearen hasieran partaidetzako agiria, zeinaren bidez ikastetxeak honen berri emanen baitu:

–Hezkidetza koordinatzailea izendatzea.

–Talde sustatzaile bat izendatzea, hiruzpalau pertsonak osatua; haietako batek gutxienez zuzendaritza taldekoa izan behar du, 8 talde baino gehiago dituzten ikastetxeetan. Ikastetxe txikiagoek edo ezaugarri bereziak dituztenek Berdintasunaren Bulegoarekin adostuko dute ikastetxean hezkidetza koordinatzeko eta bultzatzeko erarik egokiena.

–Identifikatzea SKOLAEko zein prestakuntza mailatan eginen duen irakasleen inskripzioa. SKOLAE programan sartzeko ikastaroak, irakasleen mugikortasunak, ikastetxeen ezaugarri desberdinek eta beste zenbait aldagaik desberdintasunak sortzen dituzte ikastetxeen artean eta ikastetxean bertan; horregatik, ikastetxe berean proposamenaren maila batean edo bestean inskribatu beharko dira, irakasleen gaitasunerako prestakuntza gisa eta/edo talde sustatzailearen funtzioak hartzeko prestakuntza gisa.

Ikastetxe bakoitzeko zuzendaritzak edo hezkidetzako irakasle koordinatzaileak erabakiko du zer konpromiso hartzen duen irakasleei programaren aplikazioaren gaineko prestakuntza emateko ikastetxearen bi antolaketa mailetan (gelan ezartzeko plana eta ikastetxearen kultura eta antolaketa), eta konpromiso horren berri emanen dio Berdintasunaren Bulegoari.

Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eta LHko ikastetxe guztiek, irakasleei ordutegiak esleitzean, kontuan hartuko dute zenbat ordu behar diren astean hezkidetzako koordinazioaren eta talde sustatzailearen eginkizunetarako, bai eta SKOLAE sarean parte hartzeko ere, urtero Hezkuntza Departamentuak horri guztiari buruz ezartzen dituen orientabideei jarraikiz.

5.–Prestakuntza plana

SKOLAE hezkidetza programaren garapen progresiborako, beharrezkoa da ikastetxeko irakasle guztiek prestakuntza progresiboa eta akonpainamendua jasotzea.

Prestakuntza planaren abiapuntua oinarrizko esparru teoriko bat da ikaskuntza ardatz bakoitzerako, eta haren osagarri dira proposamen didaktiko zehatzak, ikasturte bakoitzean etapa guztietan aplikatu beharrekoak. Era berean, proposamen eta prozedura eraginkorrak bilduko ditu, Identitate Hezkidea hobetzeko Plana egiteko.

Honako hauek dira prestakuntza planaren oinarrizko helburuak:

1.–Irakasleen eskura tresnak jartzea, laguntza emanen dietenak gogoeta egin dezaten hezkuntzak duen indarraz ikasleei gaitasunak emateko, berdintasunerako eskubideaz balia daitezen eremu pribatuan nahiz publikoan.

2.–Irakasleei prestakuntza ematea eskura ditzaten gaitasun profesionalak, trebetasunak eta baliabideak, sustatzen dutenak ikasleei garapen pertsonalerako eta pertsonen arteko harremanetarako eredu berdinzaleak transmititzea, bai eta haien bizitza-proiektuak mugatzen dituzten estereotipoen kritika ere.

1.–Sarean lan egitea, programan parte hartzen duten ikastetxeen artean hezkidetzaz ikasten eta jardunbide onak trukatzen laguntzeko, bai eta jarraipena eta ebaluazioa laguntzeko ere.

2.–Irakasleen artean gogoeta kritikoa sustatzea gizartean sexismoa izatearen arrazoi nagusiaren gainean eta feminitate eta maskulinitate ereduei buruz, identitate pertsonal berdinzale berriak sortzeko oinarria izan dadin.

3.–Norberaren bizitzan, familian eta gizartearen esparru guztietan gatazkak modu baketsuan bideratzeko aukera izateko jarraibideak ematea eta hura defendatzea.

4.–Ibilbidearen egitura, ardatzen araberakoa, osatzen duten oinarrizko kontzeptuak gertutik ezagutzea, programazioan sartzeko gai izateko, eta Identitate Hezkidearen Plana ere ezagutzea, ikastetxearen hezkidetzako kultura sortzeko.

5.–SKOLAE programa sendotzen laguntzea, akonpainamenduaren bidez eta hura etengabe ebaluatuz eta hobetuz.

Irakasleentzako prestakuntza eta aholkularitza plan honek prestakuntza teorikoa eta praktikoa ditu, eta honela egiaztatuko da:

1.–SKOLAE I ikastaroa: “Hezkidetzako ekintzaren teoria eta praktika; SKOLAE programaren 4 ardatzen hastapenak”. Programak 200 orientabide didaktiko baino gehiago biltzen ditu, ikasmailaz ikasmaila antolatuak, ikasgeletan haien aplikazioa deskribatu eta orientatzeko.

Modalitate erdipresentziala eta iraupen orduak ikasturte hasierako jarraibideetan ezarriko dira.

SKOLAE I maila nahitaezkoa izanen da 2020-2021 ikasturtean sartzen diren edo aurreko ikasturteetatik SKOLAEn dauden ikastetxeetako klaustroko kide diren irakasleentzat.

Prestakuntza gisa ziurtatuko da.

2.–Ikastaroa SKOLAEko talde sustatzailearentzat.

Ikastetxearen hezkidetzako diagnostiko bat eginen da eta “Ikastetxearen identitate hezkidearen plana” prestatuko da, epe ertainera begira.

Era berean, modalitate erdipresentziala ikasturte hasierako jarraibideetan ezarriko da.

Ikastaro hau nahitaezkoa izanen da talde sustatzaileko kideentzat eta, sartu berri diren edo oraindik ikastaroa egin ez duten ikastetxeen kasuan, baita bertako hezkidetzako irakasle koordinatzailearentzat ere.

Berrikuntzako 15 orduren ziurtagiria emanen da.

3.–SKOLAE II ikastaroa.

Hezkidetzako curriculum proposamenetan sakonduko da, 4 ardatzak integratuz.

Modalitate erdipresentziala eta iraupen orduak ikasturte hasierako jarraibideetan ezarriko dira.

SKOLAE II maila nahitaezkoa izanen da aurreko ebazpenen ondorioz sartu ziren eta SKOLAE I ziurtatu zuten ikastetxeetako klaustroko kide diren irakasleentzat.

Berrikuntza gisa ziurtatuko da.

4.–Sakontzeko ikastaroa talde sustatzailearentzat.

Diagnostikoaren itemetan eta Identitate Hezkidearen Planean sakonduko da.

Modalitate erdipresentziala eta iraupen orduak ikasturte hasierako jarraibideetan ezarriko dira.

SKOLAE II maila nahitaezkoa izanen da aurreko ebazpenen ondorioz sartu ziren eta orduko ziurtagiria lortu zuten ikastetxeetako talde sustatzaileko kide diren irakasleentzat.

Berrikuntza gisa ziurtatuko da.

5.–SKOLAE ikastetxeen koordinazio-sarea.

Esperientziak jarraitu, ebaluatu eta trukatuko dira SKOLAE programan parte hartzen duten ikastetxe guztien artean.

Koordinazio modalitatea (presentziala eta online) ikasturte hasierako jarraibideetan ezarriko da.

Nahitaezkoa izanen da ikastetxeko hezkidetzako irakasle koordinatzailearentzat.

Berrikuntzako proiektuaren koordinatzaile gisa ziurtatuko da.

6.–SKOLAE proiektuak.

Segida emanen zaie honako gai hauen gainean lan egiten duten SKOLAE proiektuei: Identitate Hezkidearen Planaren itemak (patioak, gazteria eta materialak), Bigarren Hezkuntzako eta LHko arloetako curriculumean hezkidetzaren ikuspegia sartzea, eta ardatzen orientazioak.

Berrikuntza gisa ziurtatuko da.

7.–Berdintasunaren Bulegotik ikastaroak eskainiko dira, kontuan hartuz SKOLAE ikastetxeen sarean identifikatutako beharrak eta Hezkuntza Departamentuak finkatuko dituen aukerak.

Kontuan hartuta hezkidetzako ikastetxe bat irakasle guztien eta ikasleekin ikastetxeko espazio formaletan nahiz informaletan eta ingurune familiarrean harremanak dituzten pertsona guztien hezkidetzarako gaitasunen batura dela, SKOLAE programak sartzen ditu familiei eta irakasle ez diren langileen parte-hartzeari buruzko erabakiak Identitate Hezkidearen Planean.

Jarraituko da familiei bideratutako materialak ematen, beren galderei eta hezkidetzaren ikuspegiari erantzungo dietenak.

6.–Ikastetxeetan hezkidetza txertatzea.

Hezkidetza ikastetxeetan sartzeak honako bi noranzko hauek ditu: alde batetik, hezkidetzaren ikuspegia gelaren eta ikastetxearen kudeaketan integratzea, eta, beste alde batetik, hura beste hobekuntza programa batzuekin uztartzea.

SKOLAE programan parte hartzen duten ikastetxeek proposatzen den prestakuntza dute nahitaezko bi mailatan, hezkidetzako programazioak garatzeko eta hezkidetzako kultura pedagogikoa duen ingurunea sortzeko, eta denboran mantentzea, hobetzea eta sakontzea bermatu beharko dute.

Urtero parte hartzeko aukeratzen diren ikastetxeek lehendabiziko urtetik hartuko dute bere gain hezkidetzarekiko konpromisoa eta SKOLAE programaren helburuen aplikazio progresiboa egitekoa UPOan. Dokumentu horretan biltzen ahalko da ikastaroaren prestakuntza prozesua.

Ikastetxeko irakasleek bere eginen dute konpromiso hori, eta erantzukizuna ez dute utziko ikastetxekoak ez diren pertsonen esku; azken hauek osatu eta aberastu ditzakete hezkidetza eduki horiek eskolaz kanpoko guneetan, baina inoiz ez dituzte irakasleak ordeztuko.

Hurrengo urteetatik aurrera, ikastetxe bakoitzak SKOLAE programaren urteko zehaztapena jasoko du UPAn eta Hezkuntza Ikuskaritzak eskatzen dituen dokumentu guztietan.

Horrez gain, ikastetxeek beharko dute “Ikastetxearen Identitate Hezkidearen Plana” onetsi, haren urteko garapenean elkarrekin parte hartu, Eskola Kontseiluari horren berri eman, eta ikastetxearen komunikazioetan eta beste informazio- eta publizitate-euskarrietan (web-orriak, blogak, sare sozialak, etab.) SKOLAE programan parte hartzen dutela aipatu.

Ikastetxeek parte hartuko dute programaren jarraipen eta ebaluazioan, eta programaren aplikazioaren gaineko informazio zehatza sartuko dute ikasturte bukaerako memorietan. SKOLAE ebaluazioaren eta jarraipenaren menpe egonen da, halatan, epe ertainean, Nafarroako ikasleengan izan duen eraginaren bilakaera egiaztatzeko, berdintasuneranzko aldaketaren joerak identifikatzeko eta behar diren zuzenketak egiteko, joera horiek sendotu eta finkatzearren.

Ikastetxeak murgilduta daude eraldaketa globalera bideratutako hobekuntza jarraituko prozesuetan. Prozesu horiek hobekuntza planak dakartzate, non ahalegina inklusioan, digitalizazioan, kalitatean, hizkuntza-planetan eta abarretan jartzen baita. Horregatik, aurreikusi eta erabakiko da hobekuntza plan desberdinak elkarren artean nola lotu, nola integratu, eta nola laguntzen ahal duten ikastetxeak benetan bilaka daitezen hezkuntza kalitateko ikastetxe eta hezkidetzako ikastetxe inklusibo.

7.–Nahitaezkotasunaren baldintzak.

Aplikatzeko konpromiso eta baldintza hauek nahitaez bete beharko dira SKOLAE programan ebazpen bidez sartutako ikastetxe guztietan.

II. ERANSKINA

SKOLAE programan 2020-2021 ikasturtean parte hartzeko izendatutako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak

Zk.

IKASTETXEA

ZIKLOA

HERRIA

TITULARTASUNA

1

V. Cerca HLHIP

Haur Hezkuntza

Lehen Hezkuntza

Andosilla

Publikoa

2

S. Miguel HLHIP

Haur Hezkuntza

Lehen Hezkuntza

Agoitz

Publikoa

3

Fr. Arbeloa HLHIP

Haur Hezkuntza

Lehen Hezkuntza

Azagra

Publikoa

4

Eulza HLHIP

Haur Hezkuntza

Lehen Hezkuntza

Barañain

Publikoa

5

Sahats HLHIP

Haur Hezkuntza

Lehen Hezkuntza

Barañain

Publikoa

6

Beriain HLHIP

Haur Hezkuntza

Lehen Hezkuntza

Beriain

Publikoa

7

Araxes HLHIP

Haur Hezkuntza

Lehen Hezkuntza

Betelu

Publikoa

8

Atakondoa HLHIP

Haur Hezkuntza

Lehen Hezkuntza

Irurtzun

Publikoa

9

A. Mnez. Baigorri HLHIP

Haur Hezkuntza

Lehen Hezkuntza

Lodosa

Publikoa

10

Irulegi HLHIP

Haur Hezkuntza

Lehen Hezkuntza

Mutiloa

Publikoa

11

S. Pedro HLHIP

Haur Hezkuntza

Lehen Hezkuntza

Mutiloa

Publikoa

12

S. Miguel HLHIP

Haur Hezkuntza

Lehen Hezkuntza

Noain

Publikoa

13

Azpilagaña HLHIP

Haur Hezkuntza

Lehen Hezkuntza

Iruña

Publikoa

14

Cardenal Ilundáin HLHIP

Haur Hezkuntza

Lehen Hezkuntza

Iruña

Publikoa

15

El Lago HLHIP

Haur Hezkuntza

Lehen Hezkuntza

Iruña

Publikoa

16

José Mª Huarte HLHIP

Haur Hezkuntza

Lehen Hezkuntza

Iruña

Publikoa

17

Mendillorri HLHIP

Haur Hezkuntza

Lehen Hezkuntza

Iruña

Publikoa

18

Paderborn Víctor Pradera HLHIP

Haur Hezkuntza

Lehen Hezkuntza

Iruña

Publikoa

19

Rochapea HLHIP

Haur Hezkuntza

Lehen Hezkuntza

Iruña

Publikoa

20

San Jorge HLHIP

Haur Hezkuntza

Lehen Hezkuntza

Iruña

Publikoa

21

Sanduzelai HLHIP

Haur Hezkuntza

Lehen Hezkuntza

Iruña

Publikoa

22

Vázquez de Mella-Bayonne HLHIP

Haur Hezkuntza

Lehen Hezkuntza

Iruña

Publikoa

23

Hermanas Uriz Pi HLHIP

Haur Hezkuntza

Lehen Hezkuntza

Sarriguren 1

Publikoa

24

J. Lizarraga HLHIP

Haur Hezkuntza

Lehen Hezkuntza

Sarriguren 2

Publikoa

III. ERANSKINA

Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak, SKOLAE programaren ezarpena 2020-2021 ikasturtean osatuko dutenak

2019-2020 ikasturtean SKOLAE programan sartzen diren ikastetxeak.

ZENBAKIA

IKASTETXEA

ZIKLOA

HERRIA

EREDUA

TITULARRA

1

Abartzuza HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Abartzuza

A-D

Publikoa

2

Oibar. G. V. Casamayor HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Oibar

A

Publikoa

3

Allo La Cruz HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Allo

A-G-PAI-D

Publikoa

4

Almandoz HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Almandoz (Baztan)

D

Publikoa

5

Amaiur HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Amaiur (Baztan)

D

Publikoa

6

Antzin Lokiz HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Antzin

A-D

Publikoa

7

Añorbe HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Añorbe

BR-PAI-A

Publikoa

8

Arantza HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Arantza

D

Publikoa

9

Areso Nazabal HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Areso

D

Publikoa

10

Arizkun HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Arizkun (Baztan)

D

Publikoa

11

Arraioz HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Arraioz (Baztan)

D

Publikoa

12

Arroitz La Balsa HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Arroitz

A-G-PAI-A

Publikoa

13

Azpilkueta HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Azpilkueta (Baztan)

D

Publikoa

14

Barasoain M. Azpilcueta HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Barasoain

A-G

Publikoa

15

Beire HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Beire

PAI-A

Publikoa

16

Cárcar Virgen de Gracia HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Cárcar

A-G-PAI

Publikoa

17

Kaseda Fco. Javier Saenz de Oiza HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Kaseda

A-G

Publikoa

18

Deikaztelu V. Nievas HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Deikaztelu

A-G

Publikoa

19

Erratzu HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Erratzu (Baztan)

D

Publikoa

20

Etxalar Landagain HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Etxalar

D

Publikoa

21

Figarol Ntra. Sra. de Ujué HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Figarol (Zarrakaztelu)

G

Publikoa

22

Fontellas Virgen del Rosario HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Fontellas

A-G-PAI

Publikoa

23

Gartzain HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Gartzain (Baztan)

D

Publikoa

24

Goizueta A. Narbarte Xalto HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Goizueta

D

Publikoa

25

Igantzi HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Igantzi

D

Publikoa

26

Irurita HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Irurita (Baztan)

D

Publikoa

27

Jauntsarats Oihanzabal HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Jauntsarats (Basaburua)

D

Publikoa

28

Lekaroz HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Lekaroz (Baztan)

D

Publikoa

29

Lezaun HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Lezaun

D

Publikoa

30

Irunberri S. Juan HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Irunberri

PAI-A

Publikoa

31

Luzaideko HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Luzaide

D

Publikoa

32

Mendigorria J. M. Espinal Olcoz HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Mendigorria

A-G

Publikoa

33

Elo Sta. Bárbara HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Elo

A-G-PAI

Publikoa

34

Oronoz HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Oronoz (Baztan)

D

Publikoa

35

Oteitza S. Salvador HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Oteitza

A-G-PAI

Publikoa

36

Iruña Nicasio Landa HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Etxabakoitz

G

Publikoa

37

Erronkari Julián Gayarre HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Erronkari

A-D-G

Publikoa

38

Zare S. Nicolás HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Zare

A

Publikoa

39

Sartaguda Ntra. Sra. del Rosario HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Sartaguda

A-G-PAI

Publikoa

40

Sesma V. Nievas HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Sesma

A-G-PAI

Publikoa

41

Uharte Arakil S. Miguel HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Uharte Arakil

A-D

Publikoa

42

Uxue HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Uxue

A

Publikoa

43

Ziga HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Ziga (Baztan)

D

Publikoa

44

Zudairi Las Amescoas HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Zudairi (Ameskoabarrena)

A-D

Publikoa

45

Zugarramurdi HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Zugarramurdi

D

Publikoa

46

Lerin Doña Blanca de Navarra HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Lerin

A-G-PAI

Publikoa

47

Los Arcos Sta. María HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Los Arcos

A-G-PAI

Publikoa

48

Villatuerta S. Veremundo HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Villatuerta

A-G-PAI

Publikoa

49

Bera Ricardo Baroja HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Bera

D

Publikoa

50

Elizondo HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Elizondo (Baztan)

A-PAI-D

Publikoa

51

Larraintzar HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Larraintzar (Ultzama)

D

Publikoa

52

Leitza Erleta HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Leitza

D

Publikoa

53

Iruña Amaiur Ikastola HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Iruña

D

Publikoa

54

Faltzes Dª Álvara Álvarez HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Faltzes

A-G-PAI

Publikoa

55

Erriberri P. de Viana HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Erriberri

A-G-PAI

Publikoa

56

Artaxoa Urraca Reina HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Artaxoa

A-G

Publikoa

57

Larraga S. Miguel HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Larraga

A-G

Publikoa

58

Zangoza Luis Gil HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Zangoza

A-G-PAI

Publikoa

59

Tafalla Marqués Real Defensa HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Tafalla

A-G-PAI-D

Publikoa

60

Tutera Elvira España HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Tutera

BR

Publikoa

61

Tutera Griseras HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Tutera

A-G-PAI

Publikoa

62

Tutera Monte San Julián HLHIP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Tutera

A-G-PAI

Publikoa

63

Iruña Andrés Muñoz Garde HBI

Hezkuntza berezia

Iruña

G

Publikoa

64

Ibero Isterria HBI

Hezkuntza berezia

Iruña

G

Publikoa

65

Iruña El Molino HBI

Hezkuntza berezia

Iruña

G

Publikoa

66

Tutera Torre Monreal HBI

Hezkuntza berezia

Tutera

G

Publikoa

67

I. itundua Mendabia Ntra. Sra. de los Dolores

Haur Hezkuntza (3-5 urte)

Mendabia Ntra. Sra. de los Dolores

PAI-A

Itundua

68

I. itundua Bera Sg. Corazón

Haur eta Lehen Hezkuntza

Bera

A-B

Itundua

69

I. itundua Mutiloa Luis Amigó

Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntza

Mutiloa (Aranguren)

G-PAI

Itundua

70

I. itundua Iruña Santo Tomás

Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntza

Iruña

A-G-PAI

Itundua

71

I. itundua Iruña Sta. Catalina Laboure

Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntza

Iruña

G-PAI

Itundua

72

I. itundua Iruña Vedruna

Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntza

Iruña

G-PAI

Itundua

73

I. itundua Iruña La Comp. Escolapios

Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntza

Iruña

A-G-PAI

Itundua

74

I. itundua Altsasu Sg. Corazón

Haur eta Lehen Hezkuntza

Altsasu

A-B

Itundua

75

I. itundua Burlata Amor de Dios

Haur eta Lehen Hezkuntza

Burlata

A-G-PAI

Itundua

76

I. itundua Burlata Notre Dame

Haur eta Lehen Hezkuntza

Burlata

G-PAI

Itundua

77

I. itundua Iruña Esclavas Sg. Corazón

Haur eta Lehen Hezkuntza

Iruña

A-G-PAI

Itundua

78

I. itundua Iruña Sant. Sacramento

Haur eta Lehen Hezkuntza

Iruña

G-PAI

Itundua

79

I. itundua Atarrabia La Presentación

Haur eta Lehen Hezkuntza

Atarrabia

A-G-PAI

Itundua

80

I. itundua Tutera Cia de María

Haur eta Lehen Hezkuntza

Tutera

G-PAI

Itundua

81

Bera Labiaga ik.

Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntza

Bera

D

Itundua

82

Baztan ik.

Haur eta Lehen Hezkuntza

Elizondo (Baztan)

D

Itundua

83

Lesaka Tantirumairu ik.

Haur eta Lehen Hezkuntza

Lesaka

D

Itundua

84

Irunberri Arangoiti ik.

Haur eta Lehen Hezkuntza

Irunberri

D

Itundua

85

Altsasu Iñigo Aritza ik.

Haur eta Lehen Hezkuntza

Altsasu

D

Itundua

86

Etxarri Ar. Andra Mari ik.

Haur eta Lehen Hezkuntza

Etxarri Aranatz

D

Itundua

87

Zangoza Zangozako ik.

Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntza

Zangoza

D

Itundua

88

Tafalla Garces de los Fayos ik.

Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntza

Tafalla

D

Itundua

89

Fontellas Argia Ik.

Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntza

Fontellas

D

Itundua

2017-2018 ikasturtean pilotajea egin zuten ikastetxeak.

ZENBAKIA

IKASTETXEA

ZIKLOA

HERRIA

EREDUA

TITULARRA

1

Benjamin de Tudela

DBH - BATX

Tutera

G-A

Publikoa

2

Burlata LH

Lanbide Heziketa

Burlata

G

Publikoa

3

Ermitaberri

Haur eta Lehen Hezkuntza

Burlata

D

Publikoa

4

Hezitzaileen Eskola

Lanbide Heziketa

Iruña

G

Publikoa

5

Gloria Larrainzar

Haur eta Lehen Hezkuntza

Zubiri

A eta D

Publikoa

6

Hegoalde

Haur eta Lehen Hezkuntza

Iruña

D

Publikoa

7

Uharte

Lanbide Heziketa

Uharte

G

Publikoa

8

Iturrama

DBH - BATX

Iruña

D

Publikoa

9

Marqués de Villena

DBH - BATX

Martzilla

G-A

Publikoa

10

Mendialdea II

Haur eta Lehen Hezkuntza

Berriozar

D

Publikoa

11

Sakana LH

Lanbide Heziketa

Altsasu

G

Publikoa

12

San Benito

Haur eta Lehen Hezkuntza

Miranda Arga

G

Publikoa

13

Zizur

DBH - BATX

Zizur

D-G-A

Publikoa

2018-2019 ikasturtean SKOLAE programan sartu ziren ikastetxeak.

ZENBAKIA

IKASTETXEA

ZIKLOA

HERRIA

EREDUA

TITULARRA

1

Alaitz IP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Barañain

D

Publikoa

2

Alfonso X el Sabio

Haur eta Lehen Hezkuntza

San Adrián

G

Publikoa

3

Arbizuko Herri Eskola

Haur eta Lehen Hezkuntza

Arbizu

D

Publikoa

4

Arotzenea

Haur eta Lehen Hezkuntza

Narbarte

D

Publikoa

5

Arrano Beltza

Haur eta Lehen Hezkuntza

Iturmendi

D

Publikoa

6

Lantxotegi elkartea

Lanbide Heziketa

Berriozar

G

Itundua

7

Atargi HLHI

Haur eta Lehen Hezkuntza

Atarrabia

D

Publikoa

8

Auritz IP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Auritz:

D

Publikoa

9

Auzalar

Haur eta Lehen Hezkuntza

Orkoien

D

Publikoa

10

Auzperri IP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Aurizberri

D

Publikoa

11

Bernat Etxepare

Haur eta Lehen Hezkuntza

Iruña

D

Publikoa

12

Buztintxuri

Haur eta Lehen Hezkuntza

Iruña

A-G-D

Publikoa

13

Camino de Santiago

Haur eta Lehen Hezkuntza

Zizur

G-PAI; A-PAI

Publikoa

14

Catalina de Foix

Haur eta Lehen Hezkuntza

Zizur

G

Publikoa

15

Cerro de la Cruz

Haur eta Lehen Hezkuntza

Cortes

G-A

Publikoa

16

Ciudad de Corella

Haur eta Lehen Hezkuntza

Corella

G

Publikoa

17

Claret Larraona

Etapa guztiak

Iruña

A-G

Itundua

18

Mendialdea I

Haur eta Lehen Hezkuntza

Berriozar

A-G

Publikoa

19

Del Camino

DBH

Viana

G-A

Publikoa

20

Domingo Bados

Haur eta Lehen Hezkuntza

Olazti

B-D PAI

Publikoa

21

Doña Mayor

Haur eta Lehen Hezkuntza

Iruña

A-G-PAI

Publikoa

22

Dos de mayo

Haur eta Lehen Hezkuntza

Castejón

A-G

Publikoa

23

Elías Terés

Haur eta Lehen Hezkuntza

Funes

G-PAI

Publikoa

24

Elorri IP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Mendillorri

D

Publikoa

25

Ermitagaña

Haur eta Lehen Hezkuntza

Iruña

A-PAI, G-PAI

Publikoa

26

Erreniega

Haur eta Lehen Hezkuntza

Zizur

D

Publikoa

27

Escuelas Pías

Haur eta-Lehen Hezkuntza - DBH (1. zikloa)

Tafalla

A-G

Itundua

28

Eskolagaina

Haur eta Lehen Hezkuntza

Beintza-Labaien

D

Publikoa

29

Eunate BHI

DBH - Batxilergoa

Iruña

D

Publikoa

30

Felix Zapatero

Haur eta Lehen Hezkuntza

Valtierra

G

Publikoa

31

Garcia Galdeano

Haur eta Lehen Hezkuntza

Iruña

A-G

Publikoa

32

Hijas de Jesús

Etapa guztiak eta LHBI

Iruña

G-A

Itundua

33

Hilarion Eslava

Haur eta Lehen Hezkuntza

Burlata

A-G

Publikoa

34

Honorio Galilea

Haur eta Lehen Hezkuntza

Monteagudo

G-PAI

Publikoa

35

Huertas Mayores

Haur eta Lehen Hezkuntza

Tutera

G

Publikoa

36

Ibaialde

DBH - Batxilergoa

Burlata

G-A

Publikoa

37

Ibarberri Eskola

Haur eta Lehen Hezkuntza

Lekunberri

D

Publikoa

38

Lizarra ikastola

Haur eta Lehen Hezkuntza - DBH

Lizarra

D

Itundua

39

Irain-Lesaka

Haur eta Lehen Hezkuntza

Lesaka

D

Publikoa

40

Juna Bautista de Irurzun

Haur eta Lehen Hezkuntza

Azkoien

A-D

Publikoa

41

Juan de Palafox

Haur eta Lehen Hezkuntza

Fitero

G

Publikoa

42

Lakuntzako Herri Eskola

Haur eta Lehen Hezkuntza

Lakuntza

D

Publikoa

43

Legasako EP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Legasa

D

Publikoa

44

Liceo Monjardín

Etapa guztiak

Iruña

G

Itundua

45

Lorenzo Goikoa

Haur eta Lehen Hezkuntza

Atarrabia

A-G

Publikoa

46

Mardones y Magaña

Haur eta Lehen Hezkuntza

Murchante

G

Publikoa

47

Mendigoiti IP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Iruña

D

Publikoa

48

Ntra. Sra. de la Asunción

Haur eta Lehen Hezkuntza

Santakara

G-A -PAI

Publikoa

49

Ntra. Sra. del Patrocinio

Haur eta Lehen Hezkuntza

Milagro

G-A -PAI

Publikoa

50

Obanos

Haur eta Lehen Hezkuntza

Obanos

G-A -PAI

Publikoa

51

Orreaga Ama HLHI

Haur eta Lehen Hezkuntza

Orreaga-Garralda

D

Publikoa

52

Garralda DBHI

DBH

Orreaga-Garralda

D

Publikoa

53

Otero de Navascues

Haur eta Lehen Hezkuntza

Cintruénigo

G-A

Publikoa

54

Otsagabia HLHI

Haur eta Lehen Hezkuntza

Otsagabia

D

Publikoa

55

Otsagabia DBH

DBH

Otsagabia

D

Publikoa

56

Otsonta Saldiasko IP

Haur eta Lehen Hezkuntza

Saldias

D

Publikoa

57

Pablo Sarasate

DBH - Batxilergoa

Lodosa

G-A

Publikoa

58

Patxi Larrainzar

Haur eta Lehen Hezkuntza

Iruña

D

Publikoa

59

Pitillas

Haur eta Lehen Hezkuntza

Pitillas

A, G, PAI-A, PAI-G

Publikoa

60

Gares

Haur eta Lehen Hezkuntza

Gares

A-G-D-PAI

Publikoa

61

Pulunpa Herri Eskola

Haur eta Lehen Hezkuntza

Ituren

D

Publikoa

62

Raimundo Lanas

Haur eta Lehen Hezkuntza

Murillo el Fruto

G-PAI, G

Publikoa

63

Regina Pacis

Haur eta Lehen Hezkuntza

Burlata

A-G

Itundua

64

Remontival

Haur eta Lehen Hezkuntza

Lizarra

G

Publikoa

65

Ricardo Campano

Haur eta Lehen Hezkuntza

Viana

A-G

Publikoa

66

Arga ibaia

Haur eta Lehen Hezkuntza

Berbintzana

A-G

Publikoa

67

San Babil

Haur eta Lehen Hezkuntza

Ablitas

G

Publikoa

68

San Bartolomé

Haur eta Lehen Hezkuntza

Martzilla

G-A -PAI

Publikoa

69

San Bartolomé

Haur eta Lehen Hezkuntza

Ribaforada

G

Publikoa

70

San Cernin

Etapa guztiak

Iruña

G

Itundua

71

San Donato

Haur eta Lehen Hezkuntza

Etxarri Aranatz

D

Publikoa

72

San Esteban

Haur eta Lehen Hezkuntza

Erro

D

Publikoa

73

San Francisco

Haur eta Lehen Hezkuntza

Iruña

A-G-D

Publikoa

74

San Francisco Javier

Haur eta Lehen Hezkuntza

Mendabia

G

Publikoa

75

San Juan de Jerusalen

Haur eta Lehen Hezkuntza

Cabanillas

G

Publikoa

76

San Juan de la Cadena

Haur eta Lehen Hezkuntza

Iruña

A-G

Publikoa

77

San Miguel

Haur eta Lehen Hezkuntza

Orkoien

A-G

Publikoa

78

San Miguel

Haur eta Lehen Hezkuntza

Doneztebe

D

Publikoa

79

Sancho Ramírez

Haur eta Lehen Hezkuntza

Arguedas

G

Publikoa

80

Santa Ana

Haur eta Lehen Hezkuntza

Buñuel

G

Publikoa

81

Santa Ana

Haur eta Lehen Hezkuntza

Mélida

A-G

Publikoa

82

Santa Teresa de Jesús

Etapa guztiak

Iruña

G

Itundua

83

Santa Vicenta Maria

Haur eta Lehen Hezkuntza

Cascante

G

Publikoa

84

Santos Justo y Pastor

Haur eta Lehen Hezkuntza

Fustiñana

G

Publikoa

85

Santa Luisa de Marillac

Haur eta Lehen Hezkuntza

Barañain

G

Itundua

86

Sunbillako eskola

Haur eta Lehen Hezkuntza

Sunbilla

D

Publikoa

87

Etxabakoitz lantegi eskola

DBH (CEP) - Oinarrizko LH

Iruña

G

Itundua

88

Teresa Beltrán de Lis

Haur eta Lehen Hezkuntza

Cadreita

G-PAI

Publikoa

89

Urdiaingo Herri Eskola

Haur eta Lehen Hezkuntza

Urdiain

D-B

Publikoa

90

Urroz

Haur eta Lehen Hezkuntza

Urroz

A

Publikoa

91

Alesbes el Castellar

Haur eta Lehen Hezkuntza

Alesbes

A-G

Publikoa

92

Virgen Blanca

Haur eta Lehen Hezkuntza

Uharte

A-D

Publikoa

93

Virgen de la Oliva

Haur eta Lehen Hezkuntza

Zarrakaztelu

A-PAI, G-PAI

Publikoa

94

Virgen del Soto

Haur eta Lehen Hezkuntza

Caparroso

A-PAI, G-PAI, A, G

Publikoa

95

Ximenez de Rada

Haur eta Lehen Hezkuntza

Arrada

A-PAI, G-PAI, A, G

Publikoa

96

Zelandi

Haur eta Lehen Hezkuntza

Altsasu

D-A

Publikoa

Iragarkiaren kodea: F2005444