142. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2020ko ekainaren 24an hartua, zeinaren bidez Mutiloako San Pedro Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoko irakaskuntza batzuk banandu eta Irulegi Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa sortzen baita herri berean.

Otsailaren 10eko 24/1997 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako eskola publiko, Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako Erregelamendu Organikoa onetsi zen, eta xedatu zen Nafarroako Gobernuak sortuko zituela ikastetxe horiek.

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak txosten-proposamen bat aurkeztu du Mutiloako San Pedro Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoko irakaskuntza batzuk banantzeko eta Irulegi Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa sortzeko herri berean.

Mutiloan dagoen eskualdeko San Pedro ikastetxean, Aranguren ibarreko matrikula kopurua handitu denez aurreko ikasturteetan, gehieneko edukiera gainditu da, egun 36 talde hartzen baititu Haur eta Lehen hezkuntzan: 15 D ereduan eta 21, berriz, A eta G ereduetan; baina ikastetxeak 3 ildo osoko edukiera du, gehi garapenaren nahasmendu orokorreko ikasgela bat (GNO). Premia horri erantzuteko, Hezkuntza Departamentuak sustatu zuen ikastetxe berri bat eraikitzea Mutiloako udal-mugartean, Arangurengo Udalarekin elkarlanean.

Nafarroako Eskola Kontseiluak edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiak espedientearen gaineko txostena egin du, eta irakasleen ordezkari sindikalei txosten horren berri eman zaie.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU

1. 2020ko ekainaren 30etik aurrerako ondorioekin, D ereduko irakaskuntzak banantzen dira Mutiloako San Pedro Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikotik, zeinak hemendik aurrera konfigurazio hau izanen baitu:

–Ikastetxearen kodea: 310000579.

–Izen generikoa: Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa.

–Berariazko izena: San Pedro.

–Helbidea: Cordovillako errepidea, 2 E.

–Herria: Mutiloa.

–Udalerria: Aranguren.

–Titularra: Hezkuntza Departamentua.

–Ikastetxeko gehieneko ikasle kopurua: 28 unitate; 9 unitate Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, gehienez 225 ikaspostu; eta 18 unitate Lehen Hezkuntzan, gehienez 450 ikaspostu, eta GNOko ikasgela bat.

–Hizkuntza ereduak: A eta G, ingelesez ikasteko programarekin.

–Eremua: eskualdekoa.

2. 2020ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin, Irulegi Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa sortzen da. Hona hemen haren datuak:

–Ikastetxearen kodea: 31014980.

–Izen generikoa: Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa.

–Berariazko izena: Irulegi.

–Helbidea: Iruñeko etorbidea z.g.

–Herria: Mutiloa.

–Udalerria: Aranguren.

–Titularra: Hezkuntza Departamentua.

–Ikastetxeko gehieneko ikasle kopurua: 18 unitate; 6 unitate Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, 150 ikaspostu gehienez; eta 12 unitate Lehen Hezkuntzan, 300 ikaspostu gehienez.

–Hizkuntza eredua: D.

–Eremua: eskualdekoa.

3. Egun San Pedro Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak D ereduan dituen ikasleak Irulegi Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko berriari atxikitzen zaizkio, ondorioak izanik 2020ko uztailaren 1etik aurrera.

4. Mutiloako San Pedro Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikotik D eredua banantzeak ukitutako irakasleak, baldin eta hartan behin betiko destinoa badute, Irulegi ikastetxe berriari atxikiko zaizkio, I. eranskinean ezarritakoarekin bat.

2020ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioak izanen ditu irakasleak ikastetxe berria atxikitzeak. Atxikitze horrek ez dakarkie ukitutako irakasleei, baldin eta behin betiko destinoa ikastetxe horretan badute, Mutiloako San Pedro Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoan zuten antzinatasuna galtzea.

5. Ondorioak 2020ko irailaren 1etik aurrera izanik behin betiko destinoa lekualdatze-lehiaketa bidez Mutiloako San Pedro Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoko D ereduan lortu duten irakasleak Irulegi ikastetxe berriari atxikiko zaizkio, II. eranskinean ezarritakoarekin bat.

6. Ikasturte honetan behin-behinekoz edo aldi baterako administrazio kontratu baten bidez Mutiloako San Pedro Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoko D ereduan aritzen diren irakasleak, 2020ko uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitarte, Irulegi ikastetxe berrian arituko dira, III. eranskinean ezarritakoarekin bat.

7. Ikasturte honetan aldi baterako administrazio kontratu baten bidez Mutiloako San Pedro Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoan euskaraz jakin beharra duten lanpostuetan aritzen diren zaintzaileak, 2020ko uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitarte, Irulegi ikastetxe berrian arituko dira, IV. eranskinean ezarritakoarekin bat.

8. Baimena ematea administrari laguntzailearen lanpostu bat sortzeko, lanaldi osokoa, eta hura aldi baterako betetzeko, Mutiloako San Pedro Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoaren plantilla organikoan.

9. Irulegi Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoari atxikitzea Jesús Ángel Araujo Gallego jauna, egun Hezkuntza Departamentuari atxikitako funtzionarioa dena eta euskaraz jakin beharra duen administrari laguntzailearen lanpostuan aritzen dena Mutiloako San Pedro Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoan (lanpostu zenbakia: 35220); Hezkuntza Departamentuko organo eskudunak zehaztuko du dagokion ibiltaritza, haren lanaldiaren gainerako %50 betetzeko.

10. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 15.2 xedapen gehigarrian xedatutako ondorioetarako, ikastetxe berri horietako irakaslanak martxan jarriko dira 2020ko irailaren 1etik aurrera.

11. Mutiloako San Pedro Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak eta herri bereko Irulegi Haur eta Lehen hezkuntzako ikastetxe publikoak garraio zerbitzu bera izanen dute; hortaz, zerbitzu horrekin bateragarria den ordutegi eta egutegi bat aurkeztu beharko dute nahitaez.

12. Hezkuntzako kontseilariari ahalmena ematen zaio erabaki honetan ezarritakoa garatzeko eta gauzatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

13. Erabaki hau Aranguren Ibarreko Udalari jakinaraztea eta igortzea Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusira, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusira, Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusira, Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Hezkuntza Departamentuko zerbitzuetara.

14. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2020ko ekainaren 24an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

I. ERANSKINA

ESPEZIALITATEA ETA HIZKUNTZA

DEITURAK ETA IZENA

HAUR HEZKUNTZA / EUSKARA

MARTIN DEL BARRIO, LUIS JAVIER

HAUR HEZKUNTZA / EUSKARA

MONREAL AZPARREN, MARIA LUISA

HAUR HEZKUNTZA / EUSKARA

REDIN LECUMBERRI, ANDREA

INGELESA / EUSKARA

LAZARO SANZ, MARIA ELENA

LEHEN HEZKUNTZA / EUSKARA

AZNAREZ ALCAT, AITZIBER

LEHEN HEZKUNTZA / EUSKARA

CARRICAS GARCIA DE LA VEGA, MIREN IDOIA

LEHEN HEZKUNTZA / EUSKARA

CASTAÑARES LARREA, MARIA JOSE

LEHEN HEZKUNTZA / EUSKARA

GIL HERNANDEZ, IÑIGO

LEHEN HEZKUNTZA / EUSKARA

IZA LOPEZ, LEIRE

LEHEN HEZKUNTZA / EUSKARA

JORAJURIA ELIZONDO, DIEGO

LEHEN HEZKUNTZA / EUSKARA

MARTINEZ OTERMIN, VIRGINIA

LEHEN HEZKUNTZA / EUSKARA

PEREZ LOPEZ, PAOLA

II. ERANSKINA

ESPEZIALITATEA ETA HIZKUNTZA

DEITURAK ETA IZENA

HAUR HEZKUNTZA / EUSKARA

JIMÉNEZ ZABALETA, LOREA

HAUR HEZKUNTZA / EUSKARA

GOIKOETXEA REPÁRAZ, ERKUDEN

HAUR HEZKUNTZA / EUSKARA

OTERMIN EQUIZA, MAITANE

INGELESA / EUSKARA

ELORZA ALONSO, ANA MARIA

LEHEN HEZKUNTZA / EUSKARA

ZUBIRÍA ALDAZ, AMAIA

LEHEN HEZKUNTZA / EUSKARA

LARRAZA SOLA, UXUE

III. ERANSKINA

Behin-behineko irakasle funtzionarioak

ESPEZIALITATEA ETA HIZKUNTZA

DEITURAK ETA IZENA

HAUR HEZKUNTZA / EUSKARA

OTERMIN EQUIZA, MAITANE

LEHEN HEZKUNTZA / EUSKARA

URABAIEN NUÑEZ, DAVID

LEHEN HEZKUNTZA / EUSKARA

LABAIRU URIZ, NAROA

Irakasle kontratudunak

ESPEZIALITATEA ETA HIZKUNTZA

DEITURAK ETA IZENA

INGELESA / EUSKARA

MORALEJO TARRAGONA, NAGORE

PEDAGOGIA TERAPEUTIKOA EUSKARAZ

LANDA ECHECHIPIA, OLATZ

INGELESA / EUSKARA

SATRUSTEGUI ALZUGARAY, LADIS

HAUR HEZKUNTZA / EUSKARA

NAVALLAS GOÑI, ITZIAR

HAUR HEZKUNTZA / EUSKARA

ETXEBARIAZARRAGA OTAZUA, GOTZON

HAUR HEZKUNTZA / EUSKARA

GALE LABAIRU, EIDER

HAUR HEZKUNTZA / EUSKARA

LOPEZ MARTIN, RAKEL

GORPUTZ HEZKUNTZA / EUSKARA

ANDUEZA GASTESI, MAITANE

ENTZUMENA ETA HIZKUNTZA / EUSKARA

URIBEETXEBERRIA VALENCIA, ARANTXA

LEHEN HEZKUNTZA / EUSKARA

ALVAREZ PEREZ DE ALBENIZ, ZULEMA

IV. ERANSKINA

Zaintzaile kontratudunak

DEITURAK ETA IZENA

GARATE GONZALEZ, ALBERTO

ELSO URZAIZ, MARIA CRISTINA

Iragarkiaren kodea: F2006628