142. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

2020ko MP2001 eta MP2002 aurrekontu-aldaketak.
Hasierako onespena

Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren Batzar Orokorrak, 2020ko ekainaren 12an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen espediente bat, 2020ko aurrekontu orokor eta bakarrean aurrekontu-aldaketa hauek egiteko:

• MP2001 kreditu-gehigarria.

• MP2002 aparteko kreditua.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu-aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira jendaurreko epea iragandakoan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan hartuko dute indarra.

Garinoainen, 2020ko ekainaren 17an.–Batasuneko burua, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L2006171