142. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRANTZU OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Irantzu Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2020ko maiatzaren 28an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen entitate horren 2020ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Mankomunitatearen egoitzan egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Abartzuzan, 2020ko ekainaren 2an.–Mankomunitateko burua, María Carmen Izcue San Martin.

Iragarkiaren kodea: L2006424