142. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN-AMESKOAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Antzin-Ameskoako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2019ko abenduaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Herritar eta interesdun guztiei jakinarazten zaie espedientea jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, aztertu eta bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin.

Antzinen, 2020ko ekainaren 18an.–Mankomunitateko burua, Marcelino Posada García.

Iragarkiaren kodea: L2006362