142. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Cintruenigoko Udalak, 2020ko ekainaren 11n egin osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoz erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko ekitaldiko plantilla organikoa, bertan biltzen baitira Udalarena berarena eta “San Francisco de Asís udal patronatua” erakunde autonomoarena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin eta horrekin bat heldu den legeriarekin.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, haietara igortzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluak, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu ondoren, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatu jendaurreko aldia iragandakoan; nolanahi ere, behin betiko plantilla Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu lege-manuak bete daitezen.

Cintruenigon, 2020ko ekainaren 16an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2006113