142. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Cintruenigoko Udalak, 2020ko ekainaren 11n egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa zuela, erabaki zuen hasiera batez onestea Udalaren 2020ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura urte berean betearazteko oinarriak, bertan biltzen baitira Udalarena berarena eta San Francisco de Asís udal patronatuarena.

Hasiera batez onetsitako aurrekontua jendaurrean egonen da Udaleko Idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan iragarkia paratu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu lege-manuak bete daitezen.

Cintruenigon, 2020ko ekainaren 16an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2006098