140. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

44/2020 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, Enerizko udal mugartean goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko proiektuaren okupazio aurreko aktak egiteko deitzen duena. SEMSI-SAT 10990 (2).

Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak ekainaren 1ean emandako 100/2020 Ebazpenaren bitartez, Enerizko udal mugartean goi tentsioko linea elektrikoa jartzeko proiektua onetsi, instalazioa baimendu eta haren onura publikoa onartu zen.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Enerizko alkateari, edo hark eskuordetzea egiten dion zinegotziari, ager daitezen okupatu aurreko aktak egitera eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak egitera, Enerizko udaletxean, 2020ko uztailaren 30ean.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau jakinaraztea MTorres Desarrollos Energéticos SL enpresa onuradunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Enerizko Udalaren iragarki-taulan.

Iruñean, 2020ko ekainaren 12an.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F2006051