140. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 25a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
GOBERNU IDAZKARITZA

Bake epaileen izendapena

Erabakiak, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak hartuak 2020ko maiatzaren 25eko bilkuran, bake epaileak izendatzeari buruzkoak.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era artekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:

Hirugarrena.–Altsasuko Bake Epaitegia: Carmelo José Llena García jauna, ordezko bake epaile.

Laugarrena.–Bakaikuko Bake Epaitegia: Estibaliz López Goikoetxea andrea, bake epaile titular.

Bosgarrena.–Eratsungo Bake Epaitegia: José Azpiroz Bengochea eta Joaquín Azpiroz Bengoechea jaunak, bake epaile titular eta ordezko bake epaile, hurrenez hurren.

Seigarrena.–Imozko Bake Epaitegia: José Ramón Beloqui Iriarte jauna, bake epaile titular.

Zazpigarrena.–Iturmendiko Bake Epaitegia: Paula Jungitu Aseginolatza andrea, ordezko bake epaile.

Zortzigarrena.–Itzako Bake Epaitegia: Maitane Gorostieta Urteaga andrea, bake epaile titular.

Bederatzigarrena.–Oltza Zendeako Bake Epaitegia: Ana Isabel San Martín Arbilla andrea eta Tony Villacorta Flores jauna, bake epaile titular eta ordezko bake epaile, hurrenez hurren.

Hamargarrena.–Xabierko Bake Epaitegia: Jesús Sánchez Bescós jauna eta Francisco Javier Monreal Gracia jauna, bake epaile titular eta ordezko bake epaile, hurrenez hurren.

Hamaikagarrena.–Luzaideko Bake Epaitegia: Luis Liberal Flamarique jauna, bake epaile titular.

Hamabigarrena.–Arasko Bake Epaitegia: Marta Pérez Zuñiga eta Edurne Pérez Zuñiga andreak, bake epaile titular eta ordezko bake epaile, hurrenez hurren.

Hamahirugarrena.–Girgillaoko Bake Epaitegia: Abel Zabalza Recto eta Ignacio Erice Vidaurre jaunak, bake epaile titular eta ordezko bake epaile, hurrenez hurren.

Hamalaugarrena.–Miranda Argako Bake Epaitegia: María Ángeles Elizalde Ibánez andrea, bake epaile titular.

Izendatzeko erabakien aurka, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 12. artikuluan eta horrekin bat datozenetan eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluan xedatutakoarekin bat, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 25ean.–Gobernu idazkaria, Francisco Javier Isasi Barbier.

Iragarkiaren kodea: J2005917