140. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZABALTZA

2020ko karga-tasak. Hasierako onespena

Zabaltzako Udalak, 2020ko ekainaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen 2020rako karga-tasak ezartzea hiri-lurreko nahiz landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioetan, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan, ekonomia jardueren gaineko zergan, eta hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek epe horretan azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten.

Arraitzan (Zabaltza), 2020ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Marina Mejías Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2005883