140. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Hiri-jarduketarako Plan Berezia, Elkanoko 8. poligonoko
52. lurzatian. Hasierako onespena

Idazki honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Gobernu Batzarrak, 2020ko urtarrilaren 14an eginiko ohiko bilkuran, erabaki zuela hasiera batez onestea Hiri-jarduketarako Plan Berezia, Elkanoko 8. poligonoko 52. lurzatian, María Isabel González Diezek sustaturik.

Interesdun orok aukera izanen du espedientea kontsultatzeko, eta, hala nahi izanez gero, behar diren alegazioak aurkezteko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar egun balioduneko epean.

Sarrigurenen, 2020ko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2006136