140. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, 1. sektoreko A-2, A-5 eta A-7 unitate morfologikoen xehetasun-azterketan, Elkano-Ibiriku-Egues aldeko Udal Planeko AR-1 banaketa eremuan, A-2 unitate morfologikoaren 87. lurzatian. Hasierako onespena

Honako honen bitartez, aditzera ematen da Eguesibarko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2020ko ekainaren 15ean egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuela aldaketa egitea 1. sektoreko A-2, A-5 eta A-7 unitate morfologikoen xehetasun azterketan, Elkano-Ibiriku-Egues aldeko Udal Planeko AR-1 banaketa eremuan. Aldaketak A-2 unitate morfologikoaren 87. lurzatiari eragiten dio eta Luis Gómez Miguelek sustatu du.

Interesdun guztiek espedientea azter dezakete eta, nahi izanez gero, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Sarrigurenen, 2020ko ekainaren 16an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2006135