140. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia Olazko UC-6 unitatean,
14. poligonoko 33. lurzatian. Hasierako onespena

Honako honen bidez aditzera ematen da ezen Eguesibarko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2020ko ekainaren 15ean egin bilkura arruntean, erabaki zuela hasiera batean onestea Hiri-jarduketarako plan berezia Olazko UC-6 unitatean (14. poligonoko 33. lurzatia), María Teresa Urretavizcaya Iturriozek sustatua.

Interesdun guztiek espedientea azter dezakete eta, nahi izanez gero, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Sarrigurenen, 2020ko ekainaren 16an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2006133