140. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Hiri-jarduketarako plan berezia Martínez de Espronceda kaleko 28. zenbakian. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, Alkatetzaren 2020ko ekainaren 4ko Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan bereziaren proiektua, eraikineko oztopo arkitektonikoak kentzeko igogailua paratuta Martínez de Espronceda kaleko 28. zenbakian. Jabekideek sustatu dute.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Tafallan, 2020ko ekainaren 16an.–Alkate udalburua, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2006107