140. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORONTZE

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Udal-mugarte honetako bake epaile titularraren izendapen aldia laster bukatuko denez gero, Bake Epaileei buruzko 3/1995 Erregelamenduan eta Botere Judizialari buruzko Lege Organikoan xedatua betetzeko,

ERABAKITZEN DA:

Hamabost egun balioduneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita, bake epaile nahiz ordezko izateko eskaerak aurkez ditzaten Udalaren bulegoetan interesa izanik gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztenek.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Orontzen, 2020ko ekainaren 8an.–Alkate udalburua, Iera Aramburu Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2005748