2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITUREN
Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 1. lurzatian.
Hasierako onespena
Iturengo Udalak, 2020ko ekainaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea María Ramona Eizaguirre Ochandorena andreak sustaturiko 2. poligonoko 1. lurzatiaren xehetasun-azterketa.
Espedientea jendaurrean jarriko da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta bitartean interesdunen eskura egonen da, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatua aplikatu beharrez.
Iturenen, 2020ko ekainaren 16an.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.
Iragarkiaren kodea: L2006099