140. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

Jarduera-lizentzia. Baimena

Hasi da ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa behar duen jarduera sailkatu bat baimentzeko lizentziaren espedientea. Baimena Granja Valtriguera SLk eskatu du, zerri gizendegia handitzeko, 9. poligonoko 1929. lurzatian (Valtriguera). José Andrés Iñigo Basterraren 2020ko maiatzaren 7ko proiektu teknikoaren arabera.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 53. artikuluari jarraikiz eta haren erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 63. artikuluarekin bat etorriz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Informazio honen xede den espedientea eskuragarri dago udal bulegoetan, eta 10:00etatik 14:00etara bitartean kontsulta daiteke.

Halaber, Zarrakazteluko Udalaren egoitza elektronikoan (http://carcastillo.sedelectronica.es) egonen da interesdunen eskura.

Zarrakaztelun, 2020ko maiatzaren 26an.–Alkatea, Javier Igal Iguaz.

Iragarkiaren kodea: L2005677