140. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. eta 6. artikuluetan xedatuari jarraikiz, bidezko da Udalak Carcarko bake epaile titularra eta bake epaile ordezkoa hautatzea.

Kargu horietarako hautatuak izateko interesa dutenek, behar diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak biltzen badituzte, Carcarko Udalaren Idazkaritzan aurkeztuko dituzte eskabideak 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Carcarren, 2020ko ekainaren 2an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L2005454