2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERIAIN
Alkateordeak kargutik kentzea eta izendatzea
Alkatetzaren ekainaren 9ko 111/2020 Ebazpenaren bidez, Jesús María Ogayar Lagunas eta Teresa Mena González alkateordeak kargutik kendu ziren eta, ekitaldi berean, honako izendapen hauek egin ziren:
–Lehen alkateorde: José Manuel Menéndez González.
–Bigarren alkateorde: Solángel Heidi Quintana di Blasi.
Indarra duen legeria betetzeko, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agindu da, ondorioak sor ditzan.
Beriainen, 2020ko ekainaren 9an.–Alkatea, Óscar Ayesa Domínguez.
Iragarkiaren kodea: L2005853