140. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

2020rako karga-tasak

Armañantzasko Udalak, 2020ko martxoaren 5ean egin osoko bilkuran, 2020rako karga-tasak onetsi zituen.

Espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, iragarkia aurrez 2020ko 85. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, apirilaren 24an, eta toki entitate honen iragarki-taulan paratuta. Jendaurreko epea inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragan denez, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeren 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Argitara ematen da 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egonen diren karga-tasen behin betiko onespena. Hona hemen:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,17.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,5.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga/Udalaren diru-bilketarako indizea: 1,2 indizea, maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen bidez onetsitako EJZren tarifetan aipatzen diren kuoten gainean aplikatzekoa.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako gehieneko koefizienteak. Muga horri eutsiko zaio, nahiz eta koefiziente horiek urtero eguneratu, aipatu foru legearen 175.2 artikuluarekin bat. Oinarriari aplikatu beharreko karga-tasa: %15.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da onespen honen kontra bide hauetakoren bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Armañantzasen, 2020ko ekainaren 2an.–Alkatea, David Pérez de Albéniz Crespo.

Iragarkiaren kodea: L2005416