140. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

484E/2020 EBAZPENA, ekainaren 9koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita honi buruz: “Fontellasko Udal Planaren aldaketa, 6. poligonoko 14. lurzatian”. Fontellasko Udala eta Solen Desarrollos SLU dira aldaketaren sustatzaileak.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 6.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, planen aldaketa txikiek ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar dute, eta hala justifikatzen da ingurumen agiri estrategikoan.

Fontellasko Udalak 2019ko azaroaren 14an onetsi zuen hasiera batez aldaketa hori, eta jendaurrean egoteko epe bat ireki zen, iragarki bat argitaratuz 2019ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 13koan.

Aldaketaren helburua da aldatzea 6. poligonoko 14. lurzatiaren hirigintzako sailkapena: lehen “nekazaritzako produktibitate handiko lurzoru urbanizaezin” gisa zegoen sailkatuta, eta aurrerantzean “natur ustiapenerako balioa duen babestu beharreko lurzoru urbanizaezina (laboreak)” izanen da. Gainera, instalazio fotovoltaikoak jarduera baimengarri gisa sartuko dira araudian.

Aldaketaren ezaugarriak eta ondorioak ikusirik, ondorioztatu da aldaketak ez duela ondorio nabarmenik izanen ingurumenean. Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du bete dela ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozedura, eta aldeko txostena eman du.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua.

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egitea honi buruz, ez baitu ondorio nabarmenik sortzen ingurumenean: “Fontellasko Udal Planaren aldaketa, 6. poligonoko 14. lurzatian”. Fontellasko Udala eta Solen Desarrollos SLU dira aldaketaren sustatzaileak.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Fontellasko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko ekainaren 9an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2005882