139. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

69E/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 4koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez xedatzen baita argitara dadila Osasun kontseilariak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak 2020ko maiatzaren 18an hartutako Erabakia. Horren bidez, batera baimentzen dute Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari kudeaketa-esleipen bat egitea, Tokiko Agenda 21eko proiektuak gauzatzeko toki erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia egin eta dirulaguntzok eman ditzan.

Bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 14. artikuluaren 3. apartatuarekin, 2020ko maiatzaren 18ko Erabakiaren bidez, Osasun kontseilariak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak batera baimendu zuten Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari kudeaketa-esleipen bat egitea, Tokiko Agenda 21eko proiektuak gauzatzeko toki erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia egin eta dirulaguntzok eman ditzan, 2020an.

Aipatu martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 14. artikuluaren 6. apartatuak xedatzen du kudeaketa-esleipena eraginkorra izan dadin beharrezkoa dela Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea oso-osorik.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea foru agindu hau eta Osasun kontseilariak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak 2020ko maiatzaren 18an hartutako Erabakia. Horren bidez, batera baimendu zuten Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari kudeaketa-esleipen bat egitea, Tokiko Agenda 21eko proiektuak gauzatzeko toki erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia egin eta dirulaguntzok eman ditzan, 2020an. Foru agindu honen eranskin gisa argitaratzen da erabaki hori.

2. Foru agindu hau igortzea Osasun Zuzendaritza Nagusiari, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari eta Osasun Departamentuko eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko idazkaritza tekniko nagusiei.

Iruñean, 2020ko ekainaren 4an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

ERANSKINA

Osasun Departamentuaren eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren Erabakia. Horren bidez, batera baimentzen dute Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari kudeaketa-esleipen bat egitea, Tokiko Agenda 21eko proiektuak gauzatzeko toki erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia egin eta dirulaguntzok eman ditzan

Santos Induráin Orduna, Osasuneko kontseilaria.

Itziar Gómez López, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria.

ADIERAZTEN DUTE:

Lehenbizikoa:

2002an, Nafarroako Toki Entitateen Jasangarritasunerako Sarea eratu zen (NELS sarea) irailaren 19ko 1422/2002 Foru Aginduaren bidez, barnean hartuz ordura arte Foru Komunitateko Tokiko Agenda 21 programan parte hartzen zuten 24 entitate eta mankomunitateak.

Tokiko Agenda 21 da udalerri baten edo udalerri batasun baten plangintza estrategikoaren prozesu bat, haren garapena bideratu nahi duena jasangarritasun ekonomikora, sozialera eta ingurumenekora, helburuak udal agintarien eta herritarren arteko akordioaren bitartez zehaztuta.

Urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duenak, adierazten du zein den Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiaren mendeko Kutsaduraren aurkako Prebentzio Atalaren eskumenen esparrua. Horien artean, Tokiko Agenda 21eko Tokiko Ekintza Planak garatzeko laguntza ematea dago.

Bigarrena:

2020rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan, honako partida hauek daude:

–Osasun Departamentua:

• 520001-51200-4609-313905, “Dirulaguntzak zahartze aktiboaren estrategiarako”, 90.000 euroko kreditua duena.

• 520001-51200-7609-313900, “Udal entitateentzako dirulaguntzak zahartze aktiboaren estrategiaren ekipamendurako (Agenda 21)”, 200.000 euroko kreditua duena.

–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua:

• 740001-74100-4609-456303 “Toki entitateentzako dirulaguntza Agenda 21eko ekintza planetarako: Red Nels (Ingurumena eta Osasuna)”, 50.000 euroko kreditua duena.

• 740001-74100-7609-456202 “Toki entitateentzako dirulaguntza Agenda 21eko ekintza planetarako: Red Nels (Ingurumena eta Osasuna)”, 110.000 euroko kreditua duena.

Hirugarrena:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 14.1 artikuluak xedatzen du Foru Administrazio Publikoko organoek zilegi izanen dutela beste organo batzuei edo zuzenbide publikoko beste erakunde eta entitate batzuei –lotutakoak edo haien menpekoak– eskuordetzea beren eskumeneko jarduera materialak eta teknikoak egitea, dela eraginkortasun arrazoiengatik, dela lan horietarako baliabide tekniko egokiak ez dituztelako, ondoko apartatuetan xedatuarekin bat. Aipatutako 14. artikuluko 3. apartatuan ezartzen da ezen, kudeaketa lan bat esleitzeko departamentu berekoa ez den administrazio organo bati edo beste departamentu baten menpeko erakunde publiko bati, bi departamentu horien titularrek batera emandako baimena beharko dela.

Bai Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan, eta bai Osasun Departamentuan zenbait partida daudenez Tokiko Agenda 21erako, bidezkoa da, eraginkortasunari begira, organo bakarra izatea deialdiaz eta laguntzak emateaz arduratzen dena.

Horrenbestez, beharrezkoa da tresnak ezartzea Osasun Departamentuaren eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren arteko elkarlana izan dadin, kudeaketa esleipenaren teknika erabiliz horretarako.

Baimendutako kudeaketa-esleipenaren xedea izanen da Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko organo eskudunen esku uztea behar diren administrazio-jarduketa guztiak egiteko ardura, toki entitateei Tokiko Agenda 21eko proiektuetan zahartze aktiboko estrategiak garatzeko dirulaguntzak emateko deialdiak egiteko eta dirulaguntzok emateko.

Esleipena urtebeterako izanen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Horrenbestez,

ERABAKITZEN DUTE:

Lehena.–Batera baimentzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari kudeaketa-esleipen bat egitea, Tokiko Agenda 21eko proiektuak gauzatzeko toki erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia egin eta dirulaguntzok eman ditzan, 2020an.

Bigarrena.–Esleipenak urtebeteko indarraldia izanen du, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Hirugarrena.–Kudeaketa-esleipen honen xede diren prozeduren ondoriozko gastuak finantzatuko dira 2020ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren partida hauen kargura:

–Osasun Departamentua:

• 520001-51200-4609-313905, “Dirulaguntzak zahartze aktiboaren estrategiarako”, 90.000 euroko kreditua duena.

• 520001-51200-7609-313900, “Udal entitateentzako dirulaguntzak zahartze aktiboaren estrategiaren ekipamendurako (Agenda 21)”, 200.000 euroko kreditua duena.

–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua:

• 740001-74100-4609-456303 “Toki entitateentzako dirulaguntza Agenda 21eko ekintza planetarako: Red Nels (Ingurumena eta Osasuna)”, 50.000 euroko kreditua duena.

• 740001-74100-7609-456202 “Toki entitateentzako dirulaguntza Agenda 21eko ekintza planetarako: Red Nels (Ingurumena eta Osasuna)”, 110.000 euroko kreditua duena.

Laugarrena.–Erabaki hau igortzea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari, Osasun Departamentuko eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko idazkaritza tekniko nagusiei, departamentu horietako kontu-hartzailetza delegatuei eta dagozkien kontabilitate zentroei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iragarkiaren kodea: F2005643