139. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRATI HIRI HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

Ordenantza, Garbigunearen kudeaketa arautzen duena.
Hasierako onespena

Irati Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitatearen Batzarrak, 2020ko ekainaren 9an egin bilkuran, besteak beste, hasiera batez onetsi zuen Garbigunearen kudeaketa arautzen duen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Agoitzen, 2020ko ekainaren 10ean.–Mankomunitateko burua, María Isabel Cañada Zorrilla.

Iragarkiaren kodea: L2006114