139. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa Herritarren parte-hartzearen udal ordenantzan.
Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2020ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Herritarren parte-hartzearen udal ordenantzan aldaketa egiteko espedientea.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkeztu ahal izateko, jendea hartzeko ordutegian.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsita geldituko da, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2020ko ekainaren 2an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2005467