139. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Bide publikoan terrazak eta mahaitxoak jartzea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Honen bitartez, jakitera ematen da Uharte Arakilgo Udalak, 2020ko ekainaren 15ean egin osoko bilkuran, erabaki zuela hasiera batez onestea bide publikoan terrazak eta mahaitxoak jartzea arautzen duen ordenantza.

Iragarki honen bidez jendaurrean egoteko hogeita hamar egun balioduneko epearen izapidea betetzen da. Epe horretan, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu, eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak egiten ahalko dituzte, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren; halakorik aurkezten ez bada, behin betikoa bilakatuko da hasierako onespena.

Uharte Arakilen, 2020ko ekainaren 17an.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2006182