139. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIZ

Udalbatzako kideen ordainsariak

Kontuan izanik toki entitateetako kideen dedikazio eta ordainsariei buruz xedatutakoa Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 75. artikuluan, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan eta abenduaren 27ko 18/2017 Foru Legearen 13. artikuluan.

Oizko Udalak, 2019ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoa izanik, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Udalbatzako kideen ordainsari hauek ezartzea, karguan aritzeagatik:

–Alkatetza eta zinegotziak:

Udalak, alkate eta zinegotzi karguan aritzeagatik, urtean ordainduko du toki ogasunek Nafarroako tributuetan duten partaidetza funtsetik dagokien zenbatekoa, karguaren dedikazioaren arabera banaturik. Zenbateko horiei legeak agindutako atxikipenak aplikatuko zaizkie, kontuan izanik Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga.

2.–Udalkide guztiek eskubidea izanen dute kalte-ordainak jasotzeko beren karguan aritzean sortutako egiazko gastuengatik, behar bezala eta agiri bidez justifikaturik eta baimendurik badaude. Bidaietan Administrazio Publikoen zerbitzuko langileendako urtero ordainsarien arloan ezartzen diren zenbatekoak aplikatuko dira.

3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.

Oizen, 2020ko ekainaren 3an.– Alkatea, Ugutz Zelaieta Fernandez.

Iragarkiaren kodea: L2005873