139. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRAÑETA

Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Honen bitartez, jakitera ematen da Irañetako Udalak, 2020ko ekainaren 8an egin osoko bilkuran, erabaki zuela hasiera batez onestea Irañetako Udalaren herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Iragarki honen bidez jendaurrean egoteko hogeita hamar egun balioduneko epearen izapidea betetzen da. Epe horretan, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu, eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak egiten ahalko dituzte, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren; halakorik aurkezten ez bada, behin betikoa bilakatuko da hasierako onespena.

Irañetan, 2020ko ekainaren 12an.–Alkatea, Ainhoa Beraza Maiza.

Iragarkiaren kodea: L2006060