139. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Udal ordenantza, Eremu publikoan terrazak eta beladoreak paratzea arautzen duena. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2020ko ekainaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Eremu publikoan terrazak eta beladoreak paratzea arautzen duen udal ordenantza.

Espedientea jendaurrean paratzen da hogeita hamar egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki-taulan argitaratuta, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten bada, osoko bilkuran ebatziko dira halakoak, eta osoko bilkuran ebatziko da, halaber, onespena. Dena dela, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Artaxoan, 2020ko ekainaren 12an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2006070