139. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARATZURI

Ordenantza, hilerriaren erabilera eta tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Aratzuriko Kontzejuak, 2020ko ekainaren 15eko Batzarrean, hasiera batean onetsi zuen Aratzuriko Kontzejuaren hilerriaren erabilera, eta hura erabiltzeko eta bertako zerbitzuak hartzeko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko legezko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan, bizilagun eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Aratzurin, 2020ko ekainaren 16an.–Kontzejuko burua, M.ª Alicia García Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2006121