139. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

109E/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 3koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Osasun Departamentuaren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoaren ordezkariaren ziurtagiri digitala izan behar duten pertsonak.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak indarra hartzeak egoera berria ekarri du administrazio publiko guztien funtzionamenduan.

39/2015 Legeak azpimarratzen duen alderdietako bat da jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egitea, nahitaezkoa baita pertsona juridikoei egiten zaizkien jakinarazpenetarako. Egia da 40/2015 Legean jasotako bide eta aplikazio telematikoen bitartez komunikatu behar dutela administrazio publikoek, eta gainerako pertsona juridikoen aldean tratamendu berezia izan behar dutela, kontuan hartuta izaera juridiko desberdina dutela. Nolanahi ere, praktikotasunaren aldetik, komeni da departamentu bakoitzaren eta haien menpeko erakunde autonomoen ordezkariek sinadura elektronikoa izatea.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 29an hartutako Erabakiaren bidez kontseilariei baimena eman zitzaien izenda ditzaten, foru agindu baten bidez, beren departamentu eta erakunde autonomoen ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Izendatzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren ordezkari gisa ziurtagiri digitala honako arlo hauetan izan behar duten pertsonak:

1.1. Borondatezko BEZaren aitorpenaren ondorioetarako:

Osasunbideko Aurrekontuen eta Kontabilitatearen Zerbitzutik:

–Alicia Segura Maisterra.

–Gabriela Daroca Da Costa.

1.2. Nafarroako Kontratazioaren Atariko kontratazio publikoaren arloko erreklamazioen moduluan sartzeko:

Osasunbideko Horniduraren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzutik:

–Ainhoa Urtasun Urra.

–María Antonia Zabalza Goñi.

–Esther Cueli Orradre.

Osasunbideko Azpiegituren Zerbitzutik:

–Rosalía Elcano Guerendiain.

–Susana Abril Ezcurra.

–Patricia Mombo Marturet.

Nafarroako Ospitaleguneko Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzutik:

–Oscar Luengo Díaz.

–Ainhoa Pérez Artola.

–Montserrat Eransus Ardaiz.

2. Izendatzea Osasun Departamentuaren ordezkari gisa ziurtagiri digitala izan behar duten pertsonak:

–Pilar García García.

–Enrique Hugalde Elizalde.

3. Izendatzea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren ordezkari gisa ziurtagiri digitala honako arlo hauetan izan behar duten pertsonak:

GEH eta Herritarren Karpeta, besteak beste Estatukoa, jasotzeko:

–Eva Bardi.

–Miguel Garatea.

4. Egindako izendapenak noiznahi erreboka daitezke.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

6. Foru agindu hau jakinaraztea izendatutako pertsona eta zerbitzuei, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusiari eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko ekainaren 3an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2005682