138. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. “Atalaya” eguzki-instalazio fotovoltaikoa, Cortesko udal-mugartean (CE-4979).

Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan xedatutakoa betez, jendaurrean jartzen da CE-4979 espedientea. Hona hemen espedientearen daturik garrantzitsuenak:

–Egintza: aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena.

–Eskatzailea: Ríos Renovables, SLU.

–Kokapena: Cortesko 8. poligonoko 775. lurzatia.

–Ezaugarriak “Atalaya” eguzki-instalazioa, 1,45 MW-ekoa, sareari lotua. 42 sorgailu fotovoltaiko ditu, ardatz horizontal bateko eguzki-jarraitzailean. Proiektuak, orobat, energia ateratzeko instalazio elektrikoak aurreikusi ditu.

Espedientea jendaurrean egonen da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan, Cortesko udalean eta Nafarroako Gobernu Irekiaren web atarian, interesdunek azter dezaten eta, bidezko bada, idatziz egin ditzaten egoki iruditzen zaizkien alegazioak, iradokizunak edo oharrak, 20 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

https://gobiernoabierto.navarra.es/es/participacion/procesos/instalacion-solar-fotovoltaica-atalaya-termino-municipal-cortes-ce-4979-2020

Iruñean, 2020ko ekainaren 3an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuaren zuzendaria.

Iragarkiaren kodea: F2005791