138. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

619/2020 EBAZPENA, martxoaren 2koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, administrazio publikoko teknikari (arlo ekonomikoa) lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 31ko 246/2018 Ebazpenaren bitartez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikari (arlo ekonomikoa) izateko hogeita lau lanpostu oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2018ko 38. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 22koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 21eko 1169/2018 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2018ko 110. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 8koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 21eko 1175/2018 Ebazpenaren bidez, deialdian bete beharreko lanpostuen zerrenda onetsi zen.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 17ko 2956/2018 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi, eta oposizioaldiko lehenbiziko ariketa egiteko eguna, tokia eta ordua finkatu ziren. Ebazpen hori 2019ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 9koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 3337/2019 Ebazpenaren bidez, betebeharrak frogatzeko epea ireki zen, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.

Hautaprobak amaiturik, probak gainditu eta deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena egin zuen epaimahai kalifikatzaileak. Proposamen hori 2020ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 20koan.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, administrazio publikoko teknikari (arlo ekonomikoa) lanpostuetan aritzeko: Cristina Arana Rey andrea eta Iranzu Soto Ortigosa andrea, igoera txandakoak; eta José Javier García Logroño jauna, Raquel Arteta Equiza andrea, Javier Arnedo Morrás jauna, Javier Quintana Lacalle jauna, Lidia Goicoechea López andrea, Nerea Fernández Estanga andrea, Mikel Merino García jauna, Aritz Barbería Herrero jauna eta Iñigo Fernández Lizarraga jauna, txanda irekikoak.

2. Lanpostu hutsak honela esleitzea:

Cristina Arana Rey andreari 7458 zenbakia duen lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, B mailako gidabaimena izatea eskatzen duena, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiari atxikia.

Iranzu Soto Ortigosa andreari 9806 zenbakia duen lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiari atxikia.

José Javier García Logroño jaunari 6742 zenbakia duen lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontu-hartze eta Kontabilitate Zuzendaritza Nagusiari atxikia.

Raquel Arteta Equiza andreari 6739 zenbakia duen lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontu-hartze eta Kontabilitate Zuzendaritza Nagusiari atxikia.

Javier Arnedo Morrás jaunari 6749 zenbakia duen lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontu-hartze eta Kontabilitate Zuzendaritza Nagusiari atxikia.

Javier Quintana Lacalle jaunari 6750 zenbakia duen lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontu-hartze eta Kontabilitate Zuzendaritza Nagusiari atxikia.

Lidia Goicoechea López andreari 9379 zenbakia duen lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiari atxikia.

Nerea Fernández Estanga andreari 7405 zenbakia duen lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontu-hartze eta Kontabilitate Zuzendaritza Nagusiari atxikia.

Mikel Merino García jaunari 7440 zenbakia duen lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari atxikia.

Aritz Barbería Herrero jaunari 9831 zenbakia duen lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiri atxikia.

Iñigo Fernández Lizarraga jaunari 6746 zenbakia duen lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontu-hartze eta Kontabilitate Zuzendaritza Nagusiari atxikia.

3. Xedatzea ezen izendatutako izangaiek Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Erregistro Nagusian (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña) jabetu beharko dutela lanpostuaz, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoa kontuan harturik.

Aipatutako epean ez baldin badute lanpostuaren jabetza hartzen, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Bete gabe uztea 6741, 7512, 7523, 7525, 7537, 7538, 8178, 8323, 9378, 9381, 10083, 35672 eta 38023 zenbakiak dituzten lanpostuak.

5. Ebazpen hau igortzea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko, Lurralde Kohesiorako Departamentuko, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko, Hezkuntzako Departamentuko eta Eskubide Sozialetako Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzara eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura eta Gizarte Prestazioen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2020ko martxoaren 2an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2005271