138. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

206/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 16koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, amaiera ematen diona Tafallako San Francisco Javier Zahar-etxearen antolaketaren aldaketari eta kargutik kentzen duena egoitza horren zuzendaritzarako eta koordinazio asistentzialerako behin-behineko zentroko zuzendaria.

Martxoaren 23ko SND/275/2020 Aginduaren bidez hainbat neurri osagarri ezarri ziren gizarte zerbitzuetako egoitzen esparrua antolatzeko eta haietan informazioa banatzeko COVID-19ak eragindako osasun krisiaren kudeaketari buruz. Agindu horren hirugarren apartatuan ahalmena ematen zaio kasuan kasuko autonomia erkidegoko agintaritza eskudunari agindu horren xedeko egoitzetan esku hartzeko, egoitza bakoitzean dagoen egoera epidemiologiko eta asistentzialaren arabera, betiere behar eta proportzionaltasun irizpideei jarraikiz.

Apartatu horrekin bat, beste jarduketa batzuen artean, esku-hartze horren ondorioz, behar diren neurriak ezartzen ahalko dira, batetik, egoitza berriak abian jartzeko eta daudenen edukiera edo antolaketa aldatzeko, eta, bestetik, administrazio publiko horretako langile bat izendatzeko, zentroan martxoaren 19ko SND/265/2020 Aginduaren 2.1 apartatuko b), c) eta d) multzoetan sailkatutako erabiltzaileak dauden kasuetan, bertako jarduera asistentziala zuzendu eta koordina dezan.

Koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko premiazko neurriak onesten dituen apirilaren 6ko 7/2020 Foru Lege-dekretuaren 4. artikuluak ezartzen duenez, Eskubide Sozialetako Departamentuak zentro soziosanitario berriak abian jartzen ahalko ditu, horien bidez indartzeko edo modu alternatiboan emateko sektore kalteberek edo COVID-19aren ondoriozko osasun krisiak nahiz krisi horren kariaz harturiko neurriek ukitutako kolektiboek behar duten arreta, eta ezartzen du, halaber, zentro soziosanitario horietako zuzendaritza postuak izendapen librearen bidez beteko direla, Nafarroako Administrazio Publikoetako bateko edo horietako bati atxikitako funtzionarioen artetik, Eskubide Sozialetako kontseilariaren foru agindu baten bidez.

Eskubide Sozialetako kontseilariaren martxoaren 30eko 141/2020 Foru Aginduaren bidez, neurri batzuk aurreikusi ziren martxoaren 23ko SND/275/2020 Agindua aplikatzeko COVID-19ak ukitutako zentro soziosanitarioetan; apirilaren 10eko 149/2020 Foru Aginduaren bidez, Tafallako San Francisco Javier Zahar-etxearen antolaketa aldatzen da eta Mercedes Ferro Montiú andrea 50 tokitik gorako behin-behineko zentroko zuzendari izendatu zen Tafallako San Francisco Javier Zahar-etxeko zuzendaritzan eta koordinazio asistentzialean laguntzeko, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren menpe.

Une hauetan, COVID-19aren osasun krisiaren egoera egonkortu denez Tafallako San Francisco Javier Zahar-etxean, ez da beharrezkoa Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako behin-behineko zuzendariaren figurari eustea zuzendaritzan eta koordinazio asistentzialean laguntzeko.

Horregatik guztiagatik, martxoaren 23ko SND/275/2020 Aginduan, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuan, eta koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko premiazko neurriak onesten dituen apirilaren 6ko 7/2020 Foru Lege-dekretuan ezarritakoarekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Amaiera ematea Tafallako San Francisco JavierZahar-etxearen antolaketaren aldaketari, eraginak izanik ekainaren 16tik aurrera.

2. Kargutik kentzea Mercedes Ferro Montiú andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako behin-behineko zentroko zuzendaria, 50 toki baino gehiago dituen egoitza horretako zuzendaritza eta koordinazio asistentzialeko lanetan laguntzeko izendatu zena.

3. Foru agindu hau jakinaraztea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabidearen Zuzendariordetzari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2020ko ekainaren 16an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2006240