138. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

2020ko aurrekontuaren aldaketa.
Hasierako onespena

Udaleko Osoko Bilkurak, legezko den quorumarekin, 2020ko aurrekontuaren aldaketak onetsi zituen 2020ko ekainaren 17an, aurreko urteetan burutu gabe geratutako betebeharrei, Covid-19ak eragindako gastuei eta inbertsioei aurre egiteko, diruzaintzako geldikinekin finantzatuta.

Indarra duten xedapenak betez, PRES–MOD/2020/16 espedientea jendaurrean ikusgai egonen da Ogasuneko Zuzendaritzan (Zerbitzu Orokorretako Alorra) –Udaletxe plaza z.g., 1. solairua, 948 420 206–, hamabost egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Espedientea kontsultatu nahi dutenek adierazitako telefono zenbakira deitu beharko dute aurretiko hitzordua eskatzeko. Behin epe hori iraganda erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkeztu gabe, aipatutako aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsi dela joko da. Kasu horretan, ondorio juridikorik eragiteko, hala gertatu dela argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko ekainaren 17an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2006249