138. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

21. Ordenantza Fiskalaren aldaketa
(EPO, ostalaritza-jardueretarako), I.1 epigrafeko tasak bertan behera uzteko 2020ko martxoaren 14tik abenduaren 31ra bitarte. Hasierako onespena

Udaleko Osoko Bilkurak hasiera batez onetsi zuen honako erabaki hau 2020ko ekainaren 17an:

“Ikusita COVID-19ak eragindako osasun-krisia eta alarma-egoera -martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak deklaratua- hasi zenetik ostalaritzaren sektorea jasaten ari den ondorio ekonomiko negatiboei aurre egiteko neurriak hartzeko beharra, eta ikusirik, bestalde, hala espedientean jasotako txostenak nola Tokiko Gobernu Batzarrak 2020ko ekainaren 11n hartutako erabakia, 21. Ordenantza Fiskala aldatzeko proiektua onetsi duena,

ERABAKITZEN DA:

21. Ordenantza Fiskala –Hiriko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezietako tasak arautzen dituena– aldatzea onestea, eta, hori horrela, xedapen iragankor bat gehitzen zaio Ordenantza Fiskal horri, honako eduki honekin bat:

Xedapen Iragankorra.

2020ko martxoaren 14tik eta 2020ko gainerako aldirako, bertan behera uzten dira I.1 epigrafean jasotako lurzoruaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezietako tasak.–Mahaiak, aulkiak, mahaitxoak, barrak, itzalkinak, itxiturak eta antzeko elementuak, ostalaritzako jardueretarako baimenduak badira.

2020ko martxoaren 14a baino lehenago baimendutako erabilerez bezainbatean, I.1 epigrafeari dagokionez sortutako tasak data horretara arte zenbat egun igaro eta proportzionalki kalkulatuko dira, eta dagozkion itzulketak eginen dira.”

Indarra duten xedapenak betez, espedientea jendaurrean ikusgai egonen da Zerbitzu Orokorretako Alorreko Ogasuneko Zuzendaritzan -Udaletxe plaza z.g., 1. solairua, 948420206-, hogeita hamar egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Espedientea kontsultatu nahi dutenek adierazitako telefono zenbakira deitu beharko dute aurretiko hitzordua eskatzeko. Behin epe hori iraganda erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkeztu gabe, aipatutako aldaketa behin betiko onetsi dela joko da. Kasu horretan, ondorio juridikorik eragiteko, hala gertatu dela argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko ekainaren 17an.–Alkate udalburua, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2006220