138. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

2020ko aurrekontuko aldaketak, COVID-19ari aurre egiteko presako neurriei buruzkoak. Behin betiko onespena

Iruñeko Osoko Bilkurak, legezko den quorumarekin, Alkatetzaren 2020ko maiatzaren 27ko ebazpena baliozkotzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea onetsi zuen 2020ko ekainaren 4an egindako bilkuran. Aipatu ebazpenak aurrekontu-aldaketa batzuk onetsi zituen, guztira 799.500 euroko zenbatekoaz, “23.-Gizarte Zerbitzuak eta Gizarte Sustapena” gastu-politikara egotzitako gastu arruntetan erabiltzeko, betiere honako hauetan ezarritakoaren babespean: COVID-19aren inpaktu sozial eta ekonomikoari aurre egiteko presako neurri bereziei buruzko 8/2020 Errege Lege-dekretua eta COVID-19ari aurre egiteko gizarte eta ekonomia esparruetan hartutako presako neurri osagarriei buruzko 11/2020 Errege Lege-dekretua. Neurriok diruzaintzako geldikinekin finantzatu dira, eta 2019ko superabita aplikatu da haietan, xehetasun hauekin bat:

KONTZEPTUA

PARTIDA

PARTIDAREN DESKRIBAPENA

ZENBATEKOA

Arta bazterketa handiko pertsonei Pentsioak

70/23110/202000

Harrera eta komunitate-garapena. Lokalen alokairua

90.000

Larrialdietarako laguntzak

70/23181/480000

Programak, zentroak eta berariazko zerbitzuak. Transferentziak familiei

453.000

Zaurgarriendako jana

70/23181/221050

Programak, zentroak eta berariazko zerbitzuak. Elikagaiak

70.000

Arta bazterketa handiko pertsonei Aterpeen kudeaketa

70/23181/227990

Programak, zentroak eta berariazko zerbitzuak. Gizarte jardueren kudeaketa

30.000

Antolaketa-beharrendako laguntza. Zapatería

70/23100/120090

Gizarte Zerbitzuak: Adm. Orok. Funtzionarioen dirusariak

26.500

Laguntza Auzo Unitateen eta Laguntza Zentroen antolaketa-beharrak asetzeko

70/23110/120091

Harrera eta komunitate-garapena. Behin-behineko langileen dirusariak

130.000

GUZTIRA

799.500

Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko ekainaren 17an.–Alkate udalburua, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2006217