138. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EUGI

Eugiko herri-lurraren okupazioa, erlauntza jartzeko. Jendaurreko aldia

Eugiko Kontzejuko Batzarrak, 2020ko ekainaren 3an egin bilkuran, erabaki zuen espedientea hastea baimena emateko herri-lurretako 15m² okupatzeko, Eugiko mugarteko 34. poligonoko 47. lurzatiaren barnean, T azpilurzatian, bertan erlauntza paratu ahal izateko. Hori guztia, baimena arautuko duen baldintza-agiria onetsita.

Espedientea jendaurrean egonen da Eugiko Kontzejuaren bulegoan 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik kontatzen hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta, behar izatera, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten. Alegaziorik aurkezten ez bada, Eugiko Kontzejuak behin betiko onetsitzat joko ditu baldintza horiek eta baita lurrak okupatzeko baimena ere.

Eugin, 2020ko ekainaren 3an.–Kontzejuko burua, Estibaliz Iribarren Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2005876