138. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EUGI

Herri-lurren okupazioa Legua Acotada mendian, “El Quinto” ustiategia 130 mailako ebakian sakontzeko proiektuak okupatutako lurrak handitzeko. Hasierako onespena

Ollarmendiko Komunitateko Batzarrak, 2020ko ekainaren 5ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Magnesitas Navarras SAk Legua Acotada mendian herri-lurretako 87.427 m² okupatzeko baimenaren baldintzak, “El Quinto” ustitategia 130 mailako ebakian sakontzeko proiektuak okupatutako lurrak handitzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da Eugiko Kontzejuaren bulegoan hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik kontatzen hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta, behar izatera, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten. Alegaziorik aurkezten ez bada, Ollarmendiko Komunitateak behin betiko onetsitzat joko ditu baldintza horiek eta baita lurrak okupatzeko baimena ere.

Erron, 2020ko ekainaren 5ean.–Komunitateko burua, Iñaki Echeberria Buldain.

Iragarkiaren kodea: L2005781