137. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTEKO, CINTRUENIGOKO ETA FITEROKO UR MANKOMUNITATEA

2/2020 aurrekontu-aldaketa baliozkotzea

Cascanteko, Cintruenigoko eta Fiteroko Ur Mankomunitatearen Batzarraren 2020ko ekainaren 11ko erabakiaren bidez, erabaki zen baliozkotzea Mankomunitateko Burutzaren 2020ko apirilaren 21eko Ebazpena, zeinaren bitartez onetsi baitzen aparteko kreditua gaitzeko 2/2020 aurrekontu-aldaketa, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina erabilita, martxoaren 17ko 8/2020 Errege lege-dekretuaren 3. artikuluari jarraituz (errege lege-dekretu horrek COVID-19aren inpaktu ekonomiko eta sozialari aurre egiteko premiazko neurri bereziak ezarri zituen). Hona:

Gastuen partida goratuak:

2318 22199.01.–Garbiketako hornidura gastuak (bakarkako babes ekipoak, COVID-19): 17.712,26 euro.

Gastuak, guztira: 17.712,26 euro.

Diru-sarreren partida goratuak:

87.000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 17.712,26 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 17.712,26 euro.

Interesdunek administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkezten ahalko dute, zuzenean Nafarroako administrazioarekiko auzien gainean eskumena duen organoari zuzendua, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 25. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako epeetan; hori guztia, bat etorriz Arlo sozialean eta ekonomikoan COVID-19ari aurre egiteko premiazko neurri osagarriak onesten dituen martxoaren 31ko 11/2020 Errege lege-dekretuaren 20.2 artikuluarekin, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 113.1 artikuluarekin.

Cintruenigon, 2020ko ekainaren 12an.–Mankomunitateko burua, Francisco Javier Ochoa Redín.

Iragarkiaren kodea: L2006045