137. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

2/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 107. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 20an, osoko bilkuran hartutako erabakia, aparteko kredituaren bidezko aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1995 Foru Dekretuaren 33. artikuluari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Aparteko kreditua

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 200.000 euro.

Finantzaketa:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 200.000 euro.

Zizur Nagusian, 2020ko ekainaren 11n.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2005995