137. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

2/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Udalbatzak, 2020ko ekainaren 11n egin osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoarekin, hasiera batez onetsi zuen 2020. urteko 2. aurrekontu-aldaketa, honako gastu hauei aurre egiteko: COVID-19ak eragindako krisiaren aurkako neurriak ezartzea, 10.000 euro bideratuz egoera ahulean dauden ibarreko familiendako, Irantzu Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bitartez; 5.000 euroko laguntzak autonomoei eta ETEei, Nafarroako Gobernutik jasotzen dituzten laguntzen osagarri izanen direnak, eta finantza-inbertsio jasangarri batzuk, interneterako sarbidea hobetzearekin zerikusia dutenak, 58.000 euro; plaken instalazioa Ugarren, 17.000 euro, eta kontzejuek eta udalek amankomunean erabiltzeko makinak eta erremintak erostea, 50.000 euro.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horrek garatzen du, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Aritzalan (Deierri), 2020ko ekainaren 15ean.–Alkatea, Edorta Lezaun Etxalar.

Iragarkiaren kodea: L2006067