137. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Laburpena, 2020-2021 ikasturtean ikastetxeetako Haur Hezkuntzako 2. zikloko liburuetarako eta/edo material didaktikorako prestazio ekonomikoak emateko deialdiarena

Bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b) eta 20.8.a) artikuluekin, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (Identifikazioa): 509382.

A) Onuradun izateko baldintzak:

a) Tuteran benetako bizilekua izatea eta bertan erroldaturik egotea (adingabea eta adingabearekin bizi den aita edo ama edo tutorea), laguntza jaso bitartean ere bai. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek egiaztatu eginen dute, udal erroldaren bidez, eskatzaileen eta onuradunen erroldatze eta bizikidetza egoera.

b) Deialdiari dagokion ikasturtean, bere ardurapean izatea 1. oinarrian aipatzen diren mailetariko batean eskolatutako adingabeak.

c) Behar objektiboa izatea, baldin eta oinarri hauek zehaztutako egoera ekonomikoan badaude. Hain zuzen, ikasleen familiek laguntza eska dezakete egoera honetan daudenean: aurreko urteko errentak ez gainditzea errenta eta egoera ekonomikoa kalkulatzeko apartatuan ageri diren gehieneko mugak.

d) Deialdiaren xedeari dagokion faktura aurkeztea.

e) Baldintzak frogatu beharko dira oinarri hauetan xedatzen denaren arabera, udal artxiboetan jasorik dauden datuak izan ezik.

B) Xedea:

Deialdi honen xedea da gizarte zerbitzuen arloko dirulaguntzak ematea, banakako ebaluazioaren bidez, Tuteran erroldaturik dauden eta bertan bizi diren ikasleek liburuak eta/edo material didaktikoa eskuratzeko (alegia, fitxak, koadernotxoak, irudi-orriak edo hainbat material idatziren fotokopiak), zehazki, haur hezkuntzako bigarren zikloan ikasten ari diren ikasleek (1., 2. edo 3. ikasmaila).

Lehen eta Bigarren Hezkuntzako zikloak ez dira dirulaguntzaren xede, Nafarroako Gobernuak eta Hezkuntza Ministerioak laguntzak ematen baitituzte liburuen kostu osoaren zati bat ordaintzeko.

Dirulaguntza biztanleriaren berariazko sektore batendako da; ez da, beraz, biztanle guztiendako, baizik eta egoera sozioekonomiko zailean dauden familiendako.

C) Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Tuterako Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bulegoetan, hots, Tuterako Díaz Bravo kaleko 27an (31500), edo bienestarsocial@tudela.es helbidean eskatuta (telefonoa: 948826761).

D) Zenbatekoa: 3.000,00 euro. Gehienez ere 50 euroko diru-laguntza eman daiteke pertsonako.

E) Eskaerak aurkezteko epea: Eskabideak aurkezteko epea izanen da 2020ko irailaren 1etik 30era bitartekoa.

Tuteran, 2020ko ekainaren 8an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2005623