137. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ROCAFORTE

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Rocaforteko Kontzejuak, 2020ko ekainaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Kontzejuaren 2020ko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da 2020ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta bete eginen da haren laburpena argitaratzeko tramitea.

Rocaforten, 2020ko ekainaren 8an.–Alkate udalburua, M.ª Eugenia Pérez Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2006061