137. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIEREGI

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Oieregiko Kontzejuak, 2020ko otsailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2019. urteko honako aurrekontu-aldaketa hau:

1920021000 gastu partida: mantentze-lanak tenis plazan, bidean, hilerrian eta abarretan.

Kreditu-gehigarria: 3.482,34 euro.

Diru-sarreren partida. 1870. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 3.482,34 euro.

1.1611.22709 gastu partida: ur-biltegirako kloroa. Kreditu-gehigarria: 1794, 74 euro.

Diru-sarreren partida. 1870. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 1794,74 euro.

Espedientea 15 egun baliodunean egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, irailaren 21eko 270/1995 Foru Dekretuaren 33. artikuluari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan). Alegaziorik ez bada, hasierako onespena behin betikoa bihurtuko da.

Bertizaranan, 2020ko otsailaren 24an.–Alkatea, José Nosellas Zabalegui.

Iragarkiaren kodea: L2005996