137. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Milagroko Udalak, 2020ko ekainaren 5ean egindako bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2020ko aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak eta 2020ko plantilla organikoa.

Bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa), Idazkaritzan egonen dira ikusgai onetsitako aurrekontua eta plantilla organikoa, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Milagron, 2020ko ekainaren 8an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2005721